BCCCAP00000000000000000001752
39 —Berak ideia bat izaten zuenean argi adierazten zigun zer ikusten zuen eginkizun –Mari Carmenek dio. —Berak proposatutakoa ezinbestekoa zela ematen zuen, nahi gabe konbentzitu egin gintuen. Oso gertuko sentitu arazten zigulako eta konfiantza ematen zuelako –Pello semeak. —Etorkizuna sentitu egiten zuela esango nuke –Pedro aitak– Bera abiatzen zen eginkizun berrietan eta, jarraitzea besterik ez zegoen. Horrela ibili zen jende bila, beste abesbatzetan aritutako batzuk biltzen, iada ahots egokitua zuen jendea elkartzen. Era honetan, azkar batean Fatimako Andra Mari Parrokiako Abesbatzak maila ona lortu zuen, kripta hartan bertan entseguak eginez. Eta elizaren zabalpenerako mezan, 1966ko azaroko 13an, estraineko saioa egin zuen. Txertorik onena: pertsonen arteko trabantza Oso alor desberdinetan jardutea egokitu zitzaion. Abesbatza ongi trabatutako talde humanoa izatea nahi zuen, partaideen arteko giro atsegin eta onekoa. Begi zorrotzez pertsona eta kantari apartak bildu zituen: Mitxelenatarrak, Arbelaitztarrak, Busselotarrak, Arretxetarrak, Juani Erkizia, Mari Carmen Martínez eta Antontxu Sainz Etxeberria… Beren artean familia harremanak baziren eta adiskidetasunezkoak ere bai. Aise ulertu zuten Jose Luisen mezua. Musika ez, pertsonak eta euren ingurua ziren helburu nagusia. Ideia hori azpimarratu izan du: “ Musikak pertsona eraldatu egiten du eta jaso, fededun izan edo ez ” 10 . Garai haietan, Errenteria inguru zaila zen jarduera kulturaletarako. Frankismoaren aurkako kale mugimenduaren buruzagi eta ondoriozko zartadak hartzen lehenengo lerroan zegoen herria baitzen. Edozein ekimen berriari matrikula politikoa zorrozki begiratzen zitzaion. Abiada hartan Karlisten Abesbatza deitu zitzaion Andra Mariri, hasi ziren horien artean familia karlista 10. Alberto Moyano. EL QUID, José Luis Ansorena fundador de ERESBIL. Diario Vasco egunkarian egindako elkarrizketa. 2000ko maiatzaren 14.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz