BCCCAP00000000000000000001752

38 Dena aldaketa gertatzen ari zitzaion Euskal Herriratze honetan: bizarra ere kendu egin zuen. Probintziako Superiora inguratu zen batean, horrela ikusita, errierta egin zion. Eta berriro utzi behar izan zuen. Baina berehala betirako kendu, iada ez zuen itxurarik behar mamiraino frantziskotar sentitzeko. Ez dut abesbatzarik sortu nahi: Andra Mari Zaragozakoa eta gero, musika ikasi ahal izateko asmoarekin etsita zegoen. Komunitateko Superiorak, Gregorio Ballonak, esan zion: —Parrokiarako abesbatza sortu beharko zenuke. —Ez, dagoeneko ez dut abesbatzarik sortu nahi –Lagunak, ordea, behin eta berriz, tankera desberdinetan errepikatu zion eskaera. Azkenean, onartu egin zuen. Eliza oraindik guztiz eraiki gabe zegoen eta mezak kriptan ospatzen zituzten. Jose Luisek, hango harmoniuma jo bitartean, belarria tente jartzen zuen eliztarren artean ahots txukunik entzuten ote zuen. Horrela ezagutu zuen Mari Carmen Martínez, txistulari familia batekoa bera, Jose Luisek oraindik ez bazekien ere. Igande bateko hamarretako meza amaitzean, Mari Carmenekin zegoen lagunak esan zion: —Uste dut organoko frailea zure zain dagoela. —Hara! –eta frailearengana joan zen. —Parrokiarako Abesbatza sortu nahi dut. Bertan hasiko al zinateke? —Ezkonduta nago eta bi semealaba ditut. —Ez dio axola. Moldatuko gara nolabait. Horixe moldatu zirela. Harrez geroztik, Mari Carmen eta bere familia osoa laguntzaile izan ditu abesbatzan, Musikasten, Eresbilen, baita Urbasako egonaldietan ere. Mari Carmenek eta bere familiak argi dute zergatik jarraitu zioten eurek eta beste hainbeste pertsonak ere Jose Luisi:

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz