BCCCAP00000000000000000001752
37 Errenteriako zurrunbiloa Jose Luis motorrean Kontzilio Vaticano II.aren garaiak ziren, 1966eko irailan, Jose Luis Errenteriara iritsi zenean. Iada izenaren txiribuelta eginda zegoen elizaren aire berrietan eta Aita Isidro bitxikeria gisan geratu zen Iruña eta Zaragozako oroitzapenetan. Komunitate berria zen hura, zortzi urte besterik ez zuen aurrerantzean berriro Jose Luis izango zena iritsi zenean. Errosario fabrika zahar baten etxetxoan bizi ziren, Parrokia eta etxe berria eraiki bitartean. Lehendabiziko urteetan Zaragozako lagun batek erregalatutako motorrean ibiltzen zen batetik bestera. Miracruz gainetik behera Errenteria aldera zetorrela, istripua izan zuen eta horkatila hautsi zuen. Motor horrek Errenterian martxan jarri zuen zurrunbiloaren alegoria ematen du. Istriputxoak ere izan zituen, baina sendatzen asmatu zuen. Gaztedi Taldea sortu zuen, garai bateko Juventud Antoniana ren parekoa. Han txistu eskolak ere ematen hasi zen. Aitari esan zion: —Aita, Errenteriako gazteei txistua irakasten ari naiz. Hamalau ikasle ditut. —Zuk irakatsi? Zuk ikasi –Isidroren zirtoa. Errenteriara etorri bezain azkar, euskararekin aspalditik zuen erronkari erantzun beharra areagotu egin zitzaion. Euskaldunak ugariak zirelako bertako giroan. Luze gabe mezak eta sermoiak euskaraz ematen hasi zen, batzuetan homiliak prestatzeko komunitateko beste fraile baten laguntza behar bazuen ere. Komunitateko errezoak ere sarri euskaraz egiten hasi ziren.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz