BCCCAP00000000000000000001752

35 Zaragozako Olentzeroa Usteak erdi ustelak Zaragozarakoan, 1964an, Jose Luis sinestuta joan zen behingoz musikaren ikasketan sakon aritzeko aukera izango zuela. Donostiako Kontserbatorioan bere ikasketa txostena eskatu zuen eta berri ona jaso ere bai: haur garaiko ikasgai guztietan bikain kalifikazioa zuen. Paduako San Antonioren Komentua, non komunitate handia eta jarduera trinko ugariak baitzeuden, zen bere lanlekua. Hara iritsi bezain azkar, Superiorak administratzaile jarri zuen, komunitatean izandako liskar baten ondorioz, beste inork ez zuelako postu hori onartzen. Lan horrek musika ikasketetan murgiltzeko asmoa zapuztu egin zion, baina onartu egin behar izan zuen. Eginkizun horretarako autoa gidatzeko baimena behar zuenez, daltonismoaren kontua ezkutatu zuen, bestela ez baitzioten emango. Musikan aritzeari ez zion utzi, hala ere. Lehendik zegoen Parrokiako Abesbatza adin nagusiko emakumeek osatzen zuten. Berak mixto bihurtu eta berehala gaztetu zen. Bertako Juventud Antoniana ere martxan jarri zuen. Eta agian bere euskarazko lehen sermoia Zaragozan eman zuela gogoratuz, han Aragoitar Olentzero antzeko bat prestatzea bururatu zitzaion eta egin. Beti ausarta izan baita ekimen berriei ekiterakoan. Arrakastaz burutu zuten kalez- kaleko jardun kantaria, gaztelaniazko Eguberri abestiez, 1965eko Gabonetan.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz