BCCCAP00000000000000000001752

33 Iruñatik alde egin nahi Iruñan urte pozgarriak pasa zituen. Oraindik adiskide ugariak ditu orduko ikasleen artean eta deitu egiten dute beren ospakuntzetarako. Baina bertako fraileen komunitateak atsekabe handia eman zion. Jose Luis gazteen artean ari zen eta nabaritzen zuen garaiak eta harreman moduak aldatzen ari zirela. Gazteek ez zuten iada ongi ikusten mutilak eta neskak banatuta ibiltzea. Juventud Antoniana mixto bihurtu behar zela garbi ikusi zuen. Komunitateari proposatu eta leku egoki baten beharra aldarrikatu zuen. Fraideen artean askok ez zuten asmoa ongi ikusi eta ukatu egin zioten. Orduan erabaki zuen hangoak egin zuela berarentzat. Eta buruzagiei beste leku batera bidaltzeko eskatu zien. Pena handiz, Iruñako hamar urteak oso aberats eta pozgarriak gertatu zitzaizkiolako, baina erabateko zorroztasunez ere bai: musika ikasteko asmoari berriro ekin nahi zion eta.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz