BCCCAP00000000000000000001752

32 ziren. Handik aurrera urtero joaten hasi ziren. Anaia zaharrena, Javi, Justo lehengusua eta neroni ere eraman gintuen bi urtez. Ederki pasa genuen. Kontutxo bakarra zuzendu behar izan zuten. Lehenengo urtean Mari Tere arreba eraman zuen sukaldari, baina horrenbeste egunetarako ezin zuela eta, aurreneko egunetan fraileak eurak ibili ziren sukaldari. Oso txarrak omen ziren eginkizun horretan eta behin baino gehiagotan –garai haietan!– haurrak janaria botatzen ikusi omen zituzten. Ondorioz, bigarren urtetik aurrera, Emilia Travieso Eskolaniako Pablo eta Migel Anjel Larregiren ama, sukaldari izateko konbentzitu eta Jose Luisen bi arreba gazte, Mari Tere eta Amparo, laguntzaile eraman. Hiru bandera jartzen zituzten kanpamentuan: Vaticanoarena, zuri-horia, Iruñakoa, berdea, eta Nafarroakoa, gorria. Hirurak elkarrengandik oso gertu eta abertzaletasun aldarria irudituta, Guardia Zibilak kendu arazi zizkien. Urte batean, Vuelta ciclista a España beren kanpamentu azpitik igaro zenean, Jose Luisek gordea zuen ikurrina eskuetan hartu eta errepide ertzean jarri zen bandera astintzen txirrindulari guztien aurrean. Guardia Zibilaren motorzale batek, hura zer zen konturatuta, garraisi egin zion arte: “ Padre, quite usted eso de ahí ”. Gehienetan bera Frai Konradorekin egun batzuk lehenago joaten zen dena atontzera. Urte batean, baina, bera bakarrik geratu zen gaua pasatzen. Haizete izugarria etorri, denda altxatu eta urruti samarrera eraman zuen. Goizean bila aritu zen eta aurkitu. Oihala ondo zegoen, baina burniak oker-oker eginda. Eskerrak bentazainari, Zirilo gizon indartsuari. Hark burniak eskuetan hartu eta lastotxoak bailiren berriro zuzen jarri zituen. Jose Luisek beti izan du pertsonen laguntza eta konplizitatea lortzeko erraztasuna. Horrela hasi zen Urbasarekiko atxikimendu handia, urteen buruan, 2004ean, Memorias de Urbasa 9 liburua idaztera bultzatuko zuena. 9. Ansorena, Jose Luis, Memorias de Urbasa. Curia Provincial de Capuchinos. Colección OPI. Pamplona. 2004.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz