BCCCAP00000000000000000001752
31 Horra, horra, gure Olentzero Giro horretan, Gabon gauean Donostian kalez kale ateratzen ziren Jaiotzak etorri zitzaizkion burura. Belengo misterioa agertzen zuten karroza batean: Haurra, San Jose, Ama Birjina, astoa, idia eta aingerutxoak. Haren inguruan gazte kuadrillak Eguberri abestiak kantatzen. Eta Urte zaharrean, aldiz, Olentzero ateratzen zuen kuadrilla abertzale batek: Alejandro eta Jose Mari Arregi, Juanito Aizpurua, Kirol Santamaria,… Jose Luisek Iruñan ere antzeko zerbait egin nahi izan zuen eta honetan, beste hainbat kontutan bezala, Andoni Santamaria Eskolaniako kide ohiaren laguntza izan zuen. Baina lehendabiziko saiakeran, 1955 urtean, Gobernadore Zibilak ez zien baimenik eman. 1956ean, aldiz, Jose Luis, Manuel Valencia Remón Gobernadorearekin hitz egitera joan zen eta baimena lortu. Lehendabiziko urtean, Jaiotza bakarrik. Eta bigarrenean Olentzeroren irudia ere gehitu zitzaion. Harrez geroztik urtero burutu da, Jaiotzaren karroza dagoeneko agertzen ez delarik, azken urteetan, kontu politikoak direla medio, arazoak izan baditu ere. Jose Luisek hauek bezalako ekimen asko abiatu ditu bere bizitzan, berak alde egindakoan ere, euren bideari jarraitu ahal izan diotenak. Urbasarekiko amodioa Apaizgaitegian Urbasa aldean egindako ibilaldiek utzi zuten hazia itxuraz. Horregatik Iruñako gazteekin lanean ari zela burutapena izan zuen: Urbasa aldean kanpamentu bat antolatzea. Ohi bezala, argia piztu, ideia mamitu eta ekintza bihurtu zuen. Iruñako Frai Konradok –Felix Etxegarai benetako izenez eta eskolak ematen lankide– anaia militarra zuen Iruñan, kapitain, eta beraren bitartez tratua egin zuten. Ingeniarien Patroiaren egunean, San Fernandorenean alegia, kuartelera joaten ziren eta Eskolaniak festa antolatzen zien: kirolak, mezan kantatu… Trukean militarrek uzten zizkieten: dendak, koltxoiak, lotarako zakuak, mendiko plater eta ontziak, sutegi eramangarriak… Denak pozez zoratzen itzuli
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz