BCCCAP00000000000000000001752
30 kurpiltxoen gainean gorputza eusten irakasteko. Gazte haiek familia apaletakoak zirenez –trukea horixe zen: haurrei eskolak doan eman beraiek liturgiako kantari izatearen ordainetan– kaputxinoek erosi zituzten irristailu batzuk eta beraiei utzi. Beste batzuk berak fabrikatu zituen, komentuan utzi zioten tailertxo batean, eta sarri hondatzen zirenez, makina bat ordu pasa zituen Jose Luisek traste haiek konpontzen. Deigarri gertatzen omen zen kaputxino jazkeraren gainean mandarra jantzita saltsa horietan ikustea. Taldearekin Santanderrera joan ziren batean, bertako egunkari batek egin zuen erreportaian honelako izenpurua jarri zuen: El Padre Patines . Kirolan etorkizun eta sona handiagoa izango zuen beste ekimena ere jarri zuen abian: esku baloi taldea, egun Portland San Antonio izenaz ezaguna eta maila bikaina lortu duena. Euskal dantzari taldea ere antolatu zuen, non bera zen dantza maisu –umetan ikusitakoa zuen alor honetako jakintza, besterik ez– eta txistularia. Jarduera hauei esker, herri askotako festetara joaten hasi ziren eta bertako partaideek gogorazten dutenez Trapp Familia ematen zuten, jai egun osoa beraiek antolatzen zutelako. Herri batean kontratatzen zituztenean, Meza Nagusian kantatzen zuten, jarraian hockey partida antolatzen zuten. Horren atzetik eskubaloiaren txanda. Bazkaltzera herritarren etxeetan banatzen zituzten eta arratsaldez, euskal dantzen emankizuna eta kontzertua. Josetxo Mendia eta Alejandro Oteiza, Eskolaniako partaide ohiek ederki gordetzen dituzte memorian xehetasun guzti hauek. Baita eramaten zuten ikurrina ere, debekatuta egon arren, Nafarroako herri ugarietan paseatu zutena inongo arazorik gabe. Aldiz, arratsaldeko kontzertuetan, behin baino gehiagotan, euskaraz kantatzen hasten zirenean, Guardia Zibileko agentea oholtzara igo, Jose Luis zuzendariari belarrira zerbait ahapeka esan eta, handik aurrera, euskarazko abestiak desagertzen ziren errepertoriotik. Donostiara hockey partida jokatzera ekarri zuen taldea. Denak gurasoen etxera eraman zituen bazkaltzera. Zorionez gose garaiak iraganak ziren eta ama Conchak denei sabela berdintzeko adina eman ahal izan zien.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz