BCCCAP00000000000000000001752

29 bihurtzera iritsi zen. Juanito Eraso, kantu irakaslea etortzen hasi zitzaion komentura eskolak ematera, baina behin eta berriz errepikatzen zion: “ Aukeratu behar duzu: kantari edo zuzendari. Ahotsean iragartzen zaizu zuzentzen duzula ”. Ez zuen aukera egiterik baina. Eskolania, soilik Nafarroan barrena ez, erbestera ere eraman zuen. Pueri Cantores Biltzar hainbatera egin zuten bidaia. Bereziki gorde dute bihotzean garai hartako kantariek Loretora egindakoa. Hamabost egunetako bidaian, Erroman ia aste bete geratzeko aukera izan zuten, eskale gisan noski: halakoen komentura joan kantatzera bertan bazkaria edo afaria eman ziezaieten. Baina zoragarri gertatu zen, Jose Luisentzat ez beste guztientzat. Olazarango Frai Hilario kaputxino xelebre eta txistularia beraiekin eraman baitzuten eta Erromako kaleetan gelditu gabe txistu eta danbolina elkarrekin jotzea nahi izan zuen, lotsa ederra pasa araziz. Padre Patines Hala ere, ez zuen hura eginkizun bakarra Iruñan. Apaizgoari –monja batzuen kapellaua zen eta egunero joaten zen haiengana meza ematera– zegozkionez gainera, Eskolaniako haurrei eskolak ere eman behar izaten zizkien: frantsesa, matematika, marrazkigintza… Eta bertako partaide ohien eskaera bati erantzunez Asociación de antiguos alumnos y Juventud de San Antonio delakoa sortu zuen. Geroago, bestelako lagunak bertan integratzen zirela ikusita, izena aldatu egin zion: Juventud Antoniana . Garai hartako gazteek nafar hitz berezia erabiltzen gogorazten dute Jose Luis oso hurbileko sentitzen zutela: “ Era muy rocero ” . Hauekin, kirola lantzen hasi zen. Donostian Kursaal zaharreko marmolezko pista batean aritzen zen patinen gaineko hockey talde bat. Jose Luisek Iruñan antzekoa sortu nahi izan zuen. Ez zekien irristailuz ibiltzen, baina han laguntzaile agertu zitzaion Valencia jaun bilbotarra –nondik eta nola agertu, ezta izenaz ere inor ez da gogoratzen–, irristatzen trebezia handikoa eta kirol horretan Bilboko Athletiken jokalari aritutakoa nonbait, eta hark erakutsitako apurrarekin nola edo hala moldatu zen gazteei

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz