BCCCAP00000000000000000001752

28 makina bat aldiz jo izan du Jose Luisek festa giroan eta jardun apostolikoan, Iruña eta Errenteriako gazteekin. Aurreneko mezaren ospakuntza borobila gertatu zen. Anaia Iñakik Schola Cantorumeko abesbatza eta dantzariak eraman zituen. Orduan ez zen ohikoa dantzariek zeremonia batean parte hartzea. Eta ospakuntzaren momentu batean, Ansorena Mirandatar beste zortzi anaiarrebek batera abestu zuten Luis Iruarrizaga konpositorearen Madre de amor y consuelo otoitz ederra. Bazkari ederrez itxi zuten ekitaldia Miraconchako Azaldegi jatetxean. Bazkalondoan Ansorenatarren taldeak –Isidro, Jose Luis eta Iñaki– txistu kontzertua jo zuen denon gozamenerako. Bide guztiak ez doaz Erromara Jose Luisek hitz eginda zuen kaputxinoen agintariekin musika ikasten jarraitu nahi zuela. Onarpena emana zioten eta Erromara ikastera bidaltzeko asmoa azaldu ere bai. Baina, apaiztu eta berehala Iruñan arazo batekin topatu ziren fraileak: Eskolaniako aurreko zuzendaria, Aurizberriko Frai Karlos, Lekarozera bidali berria zuten eta ordezkoa behar. Beraz Jose Luisi eskatu zioten urte bete atzeratzea Erromarako bidaia hura. Eskolaniarekin ez zuen hasieran asmatzen, berak aitortzen duenez. Zuzendari berriarekin Eskolania makaltzen eta maila jaisten hasi omen zen. Bere kezka agerturik, lagun batek aholkatu zion Donostian zen Aita Patxi Lazkano kaputxinoarengana jotzea, hark lagunduko ziola. Eta horrela egin zuen. Aita Patxik emandako aholku eta ariketei esker, hasi zen hobeto ulertzen Eskolaniako martxa nola bideratu behar zuen eta piskana mailaz igotzen hasi zen kategoria bikaina lortu arte. Harrigarria bada ere, garai hartan ez zieten solfeorik irakasten Eskolaniako partaideei. Dena buruz ikasten zuten. Eta Jose Luisek ere buruz ikasi behar zituen partitura guztiak. Garai hartan elizako arratsaldeko funtzioan ia egunero abesten zutenez, baita meza askotan ere, zuzendariaren burua benetako musika biltegi erraldoi

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz