BCCCAP00000000000000000001752

27 Kirola, kantua eta fedea Aita Donostiaren itzala Ohi zenez, apaiztu ondoren, bere ziudadeko kaputxinoen elizan lehendabiziko meza: Lurdesko Ama Birjinarenean 1954ko urtarrilaren 3an. Usadioa zen aitatxi erlijiosoa eta zibilak izatea. Gurasoak hauek, Isidro eta Concha, Esku garbiketa ren tartean aldarera igotzean erraietaraino hunkiturik, semea bizardun kaputxino bilakatuta ikusirik. Eta aitatxi erlijioso luxuzkoa: Jose Antonio Zulaika, Aita Donostia 8 , bere burua eskaini baitzuen. Ematen du musikari eta musikologo handi haren itzalak jarraitu ziola ikasketen ildoan eta eragina izan duela Jose Luisen bizitzan, bideak nola urratu argitu dizkiolarik. Mezako sermoia lehengusu apaiz tokaioak eman zuen, Jose Luis, Joxe Ansorenaren seme hernaniarrak, Donostian famatua urte askotan bertako Apaizgaitegiko irakasle izan zelako. Honelaxe esan zion: “ Garrantzizko zerbait izan behar duzu bizitzan. Zure aitak txistu alorrean izan duen duintasunaren pare lortu behar duzu zuk apezgoan ” . Gurasoek erregalia seinalatua egin zioten: ebano eta zilarrezko txistua, Isidrok berak egina. Txistu horrekin 8. Aita Donostiak 1952ean monografia bat eman zuen argitara: Instrumentos musicales del País Vasco . Bertan tarterik luzeena txistuari eskaini zion eta, ohar batean aitortzen duenez, Isidro Ansorenari zor zizkion datu guzti haiek. Lehenagotik elkar ezagutzen bazuten ere, hortik sortu zen adiskidetasun handia bien artean. Egun monografia honetara gerturatzeko biderik errazena hauxe: Obras Completas del P. Donostia , Editorial La Gran Enciclopedia Vasca. Bilbao. 1983. II tomoa, pp. 257-309.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz