BCCCAP00000000000000000001752

26 Iruñako Apaiztegiko elizan hartu zituen orden minorrak, subdiakonotza eta diakonotza, beste ordenetako fraile askorekin batera hartu ere. Eta 1953eko abenduko 23an, Teologiako laugarren ikasketa maila hasi berria, ohitura zen bezalaxe, Gregorio Ignazio Larrañaga, Txinatik egotzi berria zen gotzain kaputxino gipuzkoarrak, Iruñako kaputxinoen San Antonio elizan, beste hainbatekin batera, apaiz sagaratu zuen esku-ezarpenaren bitartez. Handik egun gutxitara Donostiako Komentura etorri zen, urtarrileko 2an, bere lehenengo meza prestatzera. Txango hori, hainbeste urteren ondoren, Hernani kaleko familiaren etxeari ikustaldia egiteko baliatu zuen. Gogoan du, ateetatik pasatzean makurtu egiten zela. Noski, ume txiki joan zen eta gizon puska itzuli. Komentuetako pasabide zabal garaietan ohitua, ipotx etxe iruditzen zitzaion hura. Apaiztuta, Donostiako Aita Isidro izatera pasa berria zen. Baina aitak horrela bota zion ikustaldi hartan: —Zu Aita Isidro? Zu ez zara aita, ezta Isidro ere. Aita Isidro ni naiz.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz