BCCCAP00000000000000000001752

25 sermoia euskaraz ematea otu zitzaion eta horretarako baimena eskatu zuen. Baita harrigarriro eman ere, geroago agian euskal herrietan horri ekin beharko liokeelakoan. Han bota zuen bere hitzaldia, beldurrez ez zelako oso trebea sentitzen euskaraz, eta bazkal ondoren Iberoko Frai Antoniok esan zion: —Gustora emango nituzke nik dakidan frantsesa, inglesa eta alemana, zuk duzun euskara maila izateagatik. Zu ez zara aita, ezta Isidro ere. Aita Isidro ni naiz Apaiz sagaratu aurreko hiru urtetako azken txanpa, 1951etik aurrera, Iruñan eman zuen. Teologiarekin Filosofiaren zailtasun berberak izan zituen, abstraktuegia zen berarentzat eta ikasle traketsa sentitzen zen. Beste alorretan atseginez zebilen, ordea. Aldizkari bat argitaratzen zuten ikasleen artean, non berak poemak idazten zituen, baita marrazkiak egin ere. Harmoniuma utzi eta hemen ezagutu zuen mediofonoa , organorako bidean urte haietako bitxikeria. Harmonium baten barruko makina izanik, oinpekoak eragin beharrean, motor batek ematen zion haizea eta bi teklatu zituen. Uda garaian kaputxinoek Urbasan zuten etxetxora joaten ziren hogeita hamar egun pasatzera. Halako batean, irakasleak festa berezia zelako, abuztuko Ama Birjinaren egunaren bezpera agian, gaueko ordu bata arte utzi zien ibiltzen inguruetan. Jose Luisek txistua eta danbolina atera eta jotzen hasi zen. Ikusgarria: hogei gazte gaueko ordu txikietan, kaputxino jantzita eta txistulari baten doinuan saltoka. Inor ez zen ibiltzen paraje eta desordu haietan, baina hara non kamioi bat agertu zen eta frailekume kuadrilaren aurrean geldirik geratu. Kamioizaleak atea ireki eta txundituta galdetu zien: —Zertan zabiltzate? –Hori galdetzean, Jose Luisek bota omen zion: —Segi zu ere dantzara. Kamiozaleak barrez egin eta, kamioian sartuta, bideari jarraitu zion. Jose Luisek bere poza konpartitu egin nahi zuen.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz