BCCCAP00000000000000000001752
24 Zangotzan ere gertatu zen izen aldaketaren lehenengo fasea, profesio minorrarekin batera: boto txikiak egin eta Donostiako Frai Isidro izatera igaro baitzen. Zaragozan euskaraz Zaragozan bi urteko ikasketak burutu behar zituzten apaizgaiek, Paduako San Antonioren Komentuan, Torrero auzoan 1949an hasita. Hemen Filosofiako ahaleginetan urte bete eman ondoren, Teologiari ekiten zioten bigarren urtean, Jose Luisentzat aurrekoa bezain gaitz edo okerrago gertatzen zitzaiona. Baina atseginez bizi izan zituen hemengo urteak. Bizimodu lasaiagoa zutelako eta Nobizioen Maisu zakarra Zangotzan geratu zelako. Zaragozan Iberoko Frai Antonio zegoen, abertzale sutsua, Londresen herbesteratuta urte batzuk pasatu berria, V2 eta V3 Hitlerren bonbak botatzen zituzten sasoin gogorrenean eta, horren ondorioz, sikologikoki nahikoa baldartuta geratu zena. Gizon jantzia eta hizkuntza askoren jabe: frantsesa, ingelesa, alemana… Euskara ez, ordea, eta horrek min ematen zion. Behin Aita Donostia Zaragozako komentuan agertu eta Frai Antoniorekin elkartu zen. Biok Jose Luisi honen gelara joateko esan zioten eta han jardun ziren txutxumutxean, Ansorena gaztea entzule, beste inon aditzen ez ziren kontuak aipatzen: Francozaleen pikardiak, Alemaniak gerra galdu izanaren ondorioak Espainiarentzat… Ez zaio ahazten orduan ia eskandalagarri iruditu zitzaion Aita Donostiaren aipamena: —Eta hemengo kontu hori? Zer da El Pilar , harri koskor horren kontua? Eurak maiz joango ziren El Pilar rera otoitz egitera. Baita ere Moncayo ko gailurretara, non Valeriano Lezeta bere ikaskide donostiarra, arropak kendu eta txiribueltaka ibili baitzen elurraren gainean, larrua erreta geratu zitzaiola luzerako. Zaragozan ere izan zuen sermoilari izateko aurreneko ikasbidea. Lehenago Kulpa rekin bezala, bazkari garaian ere, txandaka predikua egin behar izaten zuten beste bazkaltiarrak isilik zeuden bitartean. Jose Luisek txikitandik zuen euskararen minak eraginda, bere
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz