BCCCAP00000000000000000001752

23 kaputxinoen bereizgarri den txanoa erabiltzen hasi ziren eta bizimodua ere latzagoa. San Frantziskoren Erregela ikasi behar zuten. Ofizioen jarraipena: Matutiak eta Laudeak ; Gorespenak , gaueko 12etan. Prima , Tercia , Sexta , Nona, Bezperak eta Konpletak . Horrekin batera, penitentzien erabilpen kontseilatua: zurdatz edo zilizioa eta bestelako autozigorrak. Han ere ikasketetarako arazo bera izan zuen. Ez zen konzentratzen irakasleek nahi zuten eran behinik behin. Otoitz gizon bihurtzea nahi zuten, ordu luzetan otoitzean egoten zekien pertsona. Jose Luisek aitortzen du: Nik nahi nuen eskatzen zidatena egin, baina ezin. Nirekin hura porrota izan zen. Ez nintzen otoitzean biltzen. Kezkatuta ibili nintzen horrekin, aitor-entzuleari ere esan nion. Konturatu nintzen arte, nire otoitz modua jarduera zela, hura zela nire benetako otoitza. Nobizioen Maisu zorrotza zuten, zorrotzegia ere, urte hura luze senti arazteko modukoa. Beste askori bezala, Jose Luisi ere ez zitzaion gustatzen eta matxinada txikia egin zuen. Nobizio gehienak Maisuarengana joaten ziren aitortzera. Baina Jose Luisek beste bat aukeratu zuen: erretzailea zen fraile bat, garai hartan gaizki ikusia zegoen kontua. Maisuari ez zitzaion gustatu eta aurpegiratu egin zion. Jose Luisek, ordea, bereari eutsi zion, matxino sena bazuen eta. Zangotzako komentuan, kaniletako ura ez zen edangarria eta horregatik hango uda beroan gazte haientzako ur freskozko txantxil bat jartzen zuten patioan. Handik edan baino lehenago Nobizioen Maisuari baimena eskatu behar zioten. Halako batean maisu hori bera txantxiletik edatera joan eta, inork egun osoan baimenik eskatu ez bazion ere, txantxila erabat husturik aurkitu zuen. Errierta galanta entzun behar izan zuten. Iada ez ziren serafikoak, ordea, eta barrutik algara ederrak egin zituzten. Hemen hasi zitzaien ere garaiko beste ohitura, egun xelebre iruditzen zaiguna. Bazkari garaian, beste guztiek, isilik, sabela bete bitartean, banaka altxatu, belauniko jarri eta Kulpa agertu behar zuten. Alegia, egindako pekatu edo huts bat esan behar zuten, buru-apalkuntza gisan. Jose Luisen txanda iritsi zenean, hauxe esan zuen: “ Damutzen naiz otoitzaldian arreta galtzen dudalako ”.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz