BCCCAP00000000000000000001752

22 Mendizaletasuna ere landu zuten itsas ondoan baziren ere. Jose Luisek uste du garai haietan orain baino gehiagotan gertatzen zirela egun euritsuak. Hasiera batean ostegunak ziren ateraldi egunak. Ostegunak, baina, hainbestetan euritsu izaten zirenez, araua aldatu behar izan zuten: “ Irtenaldia izango da eguraldi onez altxatzen den astearen lehen egunean ” . Lezoraino trenez joaten ziren batzuetan eta handik Jaizkibeleko gain osoa korrituz, komentura itzuli. Aiako Harrira ere sarri joaten ziren, Irungo aldetik, gehienak oinetan apretak jantzita. Ez zegoen gehiago. Noizean behin itsasoan bainatzera eramaten zituzten frailekume guztiak, Hondarribian Fraileen hondartza izenez ezagutzen zuten txoko ezkutura. Eta atseginez ibiltzen ziren uraren freskuran. Jose Luisek beti izan baitu oso gustukoa itsasoan bainatzea. Oztopo bakarra: denentzako txaparrorik ez eta txandaka bainatu behar izaten zuten, elkarri erabilitako bainu jantzia pasatzen. Hura eskasia. Behin, fraile baten laguntzaz, oftalmologoarengana eraman zuten, ikusmenean arazoren bat zuela eta. Honek proba batzuk egin zizkion eta betaurrekoak jaztea agindu. Oftalmologoak burua batera eta bestera astintzen zuela nabaritzean, fraileak aitzekia gisan esan zion: —Badakizu, garapen sasoian dago eta –Medikuak erantzun: —Txuleta ezaren sasoian dago, horixe. Eskasia horren ondorioz, oftalmologoak, betaurreko ezin itsusiago batzuk eskuan hartuta, honela esan zion fraileari: —Hemen dauzkat inori erakutsi ere egiten ez dizkiodan betaurrekoak. Legeak behartzen gaituelako dauzkat. Hori bai, oso merkeak dira, hamabost pezeta. Betaurreko horiek jantzi behar izan zituen. Ez du gogoan noiz utzi zion eramateari, baina azkar ziur aski. Zangotzako diziplina Zangotzara bakarrik urte beterako eramaten zituzten 1948an: Nobiziotza egitera. Honek aldaketa handia zekarren berarekin. Jazkera aldetik, iada esclavina delako bizkarrekoaren ordez,

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz