BCCCAP00000000000000000001752

21 Saltoka: Hondarribia, Zangotza, Zaragoza, Iruña Itsasoa laino dago Altsasuko ikasketak amaituta, 1946ean, Hondarribira joatea egokitu zitzaion, Amuteko Komentura, Filosofia latinez ikastera. Eginkizun horretan, hemezortzi urte zituelarik, ez zen horren ikasle on suertatu. Ikastetxeko zuzendariak uste zuen ez zela liburuetan nahikoa konzentratzen. Behin ikasketa orduetan, bere gelan – hau ere Hondarribiko berrikuntza izan zen, bakoitzarentzat gela bana– azaldu zitzaion ustekabez denbora galtzen edo jolasean harrapatuko zuelakoan. Baina Jose Luis liburuaren aurrean zen. Eta honelako galdera zoroa egin zion: —Ikusi al duzu tranbia hemendik pasa ote den? Hala ere musikatik baztertu egin zuen puska batean ikasketen maila jaitsieraren arrazoia hau ote zen errezeloaz. Alferrikakoa zela konturatzean, handik gutxira, berriro utzi zion musikan jarduten. Aita Donostia joan zitzaien behin hitzaldia ematera eta, ohi zenez, ongi etorri eman zitzaion pieza musikal batez, ekitaldia zabaltzean: Jose Luisek, omenaldi gisan, Oinazez preludioa jo zuen pianoan. Aita Donostiak ez zuen guztiz gaizki ikusi. Baina Musika irakasleak ez zuen ontzat eman: “ Ausartegia, ausartegia! ”.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz