BCCCAP00000000000000000001752
20 pilotan, ordea, sarri aritzen zen. Egun gogorazten duenean harritu egiten da musika irakasleek nola ez zioten hura debekatu. Pianoa eta harmoniuma jotzeko eskuak handituta izaten baitzituen maiz. Inork ez omen zion horri erreparatzen nonbait. Urbasarekin lehenengo harremana ere Altsasuko garai hauetan izan zuen, mendira ateratzen uzten baitzieten batzuetan. Taldeetan eta errosarioa errezatzen ibili behar izaten zuten. Ezohiko margoen artista Altsasun aspaldiko beste zaletasunari ekin zion: marrazteari. Erraztasuna zuen horretarako eta postaz gidatutako kurtsu bat egitera ere iritsi zen. Marrazten ikusten zutenak harrituta geratzen omen ziren, ez zutelako ulertzen nola marrazten zuen horren ongi eskuan zuen dardara izanik. Baina ongi marrazten zuen. Behin, Eguberri sasoian, etxera bidali zuen gogo handiz marraztu eta margotutako Gabon posta-txartela . Hura etxera iristean anaiarreba guztiek barre galantak egin zituzten, Josu Haurraren matrailak, gorriak beharrean, berdeak jarri zituelako. Hortxe hasi zen igartzen beste anaiekin batera zuen ezaugarria: daltonismoa 7 . Ama Conchak ez zuen denborarik galdu eta, konturatu bezain azkar, berak gorritu zituen masail haiek, inork errespetu faltatzat hartu baino lehenago. Apika akats genetikotzat jotzen den ezaugarri horrek eman dio mundua ohikoak ez diren beste koloreetan ikusteko gaitasuna. 7. Daltonismoa (izen zientifikoa: diskromatopsia ) koloreak ongi bereizteko akats genetikoa da. Gehienetan, Ansorena Mirandatarrenean horrela izan da, emazkumezkoek transmititzen dute, baina gizonezkoetan agertzen da.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz