BCCCAP00000000000000000001752
19 biak nafarrak, musikabidea erraztu ziotenak: Lorkako Frai Anbrosio eta Ziraukiko Frai Luzio. Zergatik jarri zuten fraileek beti musika alorrean arduradun? Isidro Ansorenaren semea zelako? Agian, baina dudarik gabe, baita ere berarengan horretarako doaiak ikusi zituztelako. Urteetan aurrera jakingo zuen berak, Beltran Pagola, bere Kontserbatorioko irakasleak, Isidrorekin topatu zen batean esandakoa: —Isidro, zer da zure seme Jose Luisekin, aspalditik ez da Kontserbatorioan azaltzen eta? —Ez al dakizu ba? Kaputxinoetara joanda. —Pena da ba, musikan ona zetorrelako. Bizarra nahi 1943ko abenduan Donostiako Schola Cantorum abesbatza Gasteizera joan zen, Eguberri aurretiko egunetan, kontzertua eskaintzera. Sortu berria zen honetan Consuelo eta Iñaki anaiarrebak eta adiskide hainbat aritzen ziren kantari. Komentura idatzi zioten horren berri emanez eta Jose Luisek baimena eskatu zuen tren geltokira atera eta bere anaiarreba maiteekin hitz egin ahal izateko, labur bazen ere. Fraile baten ardurapean utzi zioten joaten. Anaiarrebak trenaren lehioan zeudela eta bestea nasan, konturatu ziren Jose Luisen aurpegia urratuz josia zegoela eta galdetu egin zioten horren jatorriaz: —Orain egunero bizarra egiten dudalako eta minduta geratzen zaidak. —Baina zertarako egiten duk bizarra, alerik ez daukak eta? —Azkarrago haziko ote zaidan. Jose Luisek nonbait benetako kaputxino izan nahi zuen eta horretarako bizarra izatea beharrezkoa iruditzen zitzaion. Sardinetan maite ez zuena, berarentzat nahi zuen. Oso kalifikazio onak ateratzen zituen arren –urtero bere mailako Saria lortu baitzuen– ikasi ez zuen asko egiten. Esku
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz