BCCCAP00000000000000000001752
18 Egun gogoratzen da ikastetxeko Diziplina Prefektuak porlan 5 patioan, lerroetan jarrita, denei Cara al sol Falangeren himnoa kanta arazten ziela. Ezin zuen orduan jakin urte asko pasa ondoren, himno horren egilearen obra musikala berak bilduko zuela Eresbil erako 6 . Orain pentsatuta, konturatzen da oso irakasle frankozaleak zituela, baina garai hartan burutik ez zitzaion pasa ere egiten. Oso inozentea zela dio. Eta munduan zer ari zen gertatzen –1942ean esaterako Alemaniako Gobernuak juduen arazoa Gestaporen esku uztea erabaki zuen– ez zuen sumatu ere egiten. Sumatzen zuen, ordea, euskararen galera. Nonbaitetik eskuratu zuen euskararen gramatika liburu bat eta leku guztietara eramaten hasi zen, hura ikasten ibiltzeko zituen tarte txiki guztietan. Jarrera traketsa izateagatik edo bestelako edozein konturengatik, inor apaizgaitegirako egokia ez zela erabaki eta etxera bidaltzen zutenean, orduantxe hartzen zuen tristeziarik handiena. Berarentzat aukera ezinhobea baitzen kaputxino izatea eta beste inork, nahi izan arren, ezin bide horretan jarraitzeak tristatu egiten zuen. Entxufatua Altsasun Ignazio Larrañaga ikaskide azpeitiarrak esaten zionez, entxufatua izan zen. Egun mundu osoan bere liburuak zabaldu dituen kaputxino honek, garai haietan musika ikasteko irriki bizia zuen, baina horretarako baimenik lortzen ez. Jose Luis, aldiz, beti kurtsuko abesbatzaren zuzendari izan zen. Bi irakasle izan zituen, 5. Portland zementozko zorua zuelako jarri zioten izena noski. 6. Juan Telleria musikari zegamarraren Madrilen bizi ziren hiru alabekin harremanetan jarririk, haren obrak fotokopiatzea lortu zuen eta Eresbilera ekarri. 1995 urtean, jaiotzaren mendeurrenean, Musikaste n protagonismo berezia izan zuen: La Dama de Aizkorri egile honen poema sinfonikoa eskaini zuen Euskadiko Orkestrak besteak beste. Egun obren horien orijinalak Madrilgo Biblioteca Nacional delakoan daude, geroago familiak saltzea erabaki eta Estatuak erosi zituelako.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz