BCCCAP00000000000000000001752
17 Urbasaren magalean Cara al sol con el hábito nuevo Jose Luis, 1942ko irailean, Altsasura joan zenean anaiarreba guztiek negar egin zuten. Consuelo arrebak gogoan du bere ohea, gela ilunean , Joskin anaiak hartua harrez geroztik, egunero txukuntzen zuenean, nola etortzen zitzaion Jose Luisen oroitzapena eta gorputz osoa samurtzen zitzaiola. Oso noblea eta laztankorra zelako. Consuelok uste du kontu guztiak beste anaiarrebek baino lehenago antzematen zituela, etorkizuna igarri agian ez, baina sumatzeko doaia zuela. Jose Luis, aldiz, lasai eta pozik joan zen Altsasura. Hara iritsi eta lehenengo eguneko eskolan, irakasleak latinezko galdera zerrenda luzea jarri zion. Nonbait ondo baliatu zituen banakako eskolak eta dena ondo erantzun zuen. Irakasleak irribarrez jarri zion amaiera puntua itaunketari: Oso ongi. Zuen beldur bakarra, han geratzeko mailarik ez ematea, hitz horiekin uxatu zuen. Geroago latinezko poemak idaztera ere iritsiko zen. Hamabi urte pasa behar zituen etxera etorri gabe eta, familiakoak bertaratu ezean, etxeko inor ikusi gabe. Baina etxekoak berehala hurreratu zitzaizkion: aita eta ama hilabete gutxitara semea ikusi eta besarkatu nahiz. Ez zorte onez. Ama Conchari bidaian poltsoa lapurtu zioten eta. Handik aurrera atseginez bizi zituen San Frantziskoren oroigarriz serafikoak deitzen ziren urte haiek. Hasieratik Altsasuko hotzetan sandalia jantzita ibili behar bazuen ere, ez du oroitzen hotz handirik pasa zuenik. Sandaliak gobernatzen Kontxako hondartzan ikasia baitzuen.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz