BCCCAP00000000000000000001752

15 —Hau duk hau txiza egitea! Isidro Ansorenak, emazteari bezala, semealabei ere musika pieza koskor bana eskaini zien. Egun famatuenak agian Ana Mari baltza eta Prantxiska Martiña arin arina dira. Jose Luisi eskaini zionak, etxeko haur guztiei egiten zien jolas moduko baten doinutxoan hartzen zuen abiada. Eserita zegoela, haurra izterren gainean jarri eta belaunak gora eta behera txandakatuz, honela kantatzen zien: Turrukuttuttukuttuttaku, tturrukuttuttukuttutta… Izenpuruak, umeak barrez lehertzen baikinen jolas honetan, ederki laburbiltzen du Jose Luisen haurtzaroa: Semetxoaren poza .

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz