BCCCAP00000000000000000001752

13 Isidro Ansorenarentzat gogorra gertatu zen semearen erabaki hura. Berak musikarenganako maitasuna erein zuen etxean. Abesteko zaletasuna piztu zien, eta, zuzenean inor bultzatu ez bazuen ere, bazuen barruan bere ondorengoetako batek txisturako zaletasuna garatuko zuen itxaropena. Iñakiri irakatsi zion zerbait, baina honek, hainbat talderekin –Schola Cantorum, Diputazioko Txistulari Taldea…– jo bazuen ere, ez zuen gogo handirik azaldu. Abesbatzetarako joera handiagoa zuen. Joskinek ez zuen txistua hartu ere egin, osasun arazo batzuk zirela medio. Jose Luis, aldiz, bere kasa hasia zen txistua ikasten hamar urte besterik ez zuela. Etxean zeuden txistuetatik ezpelezko batekin probatzen ibili zen eta doinu batzuk ikasi ere bai. Kaputxinoen gazteen lekuan burutzen ziren jaialdietako batean, 1940ean, hamabi urtez, publiko aurrean eskainia zuen saiotxo bat: “ Isidro Ansorena txistulari famatuaren semea entzuteko ohorea izango dugu ”. Horrela aurkeztu omen zuten. Isidrok bazuen horren berri. Orain, baina, bazihoakion aukera: —Seme, nik itzal handia zioat apezgoari eta erlijioso bokazioari, baina albistea niretzat aizkorakada bat duk. Uste eta espero nian, nire oinordeko izango hintzela. Jose Luisek ondo barneratua zuen. Atseginez bizi zen etxean eta denek maitatua sentitzen zen. Baina kaputxino nahi zuen. Oztopo bakarra bazegoen, egungo ikuspegitik gezurra ematen badu ere: hamalau urtez, helduegia, zaharregia zen apaizgaitegira joateko. Bertatik jakinaren gainean jarri zuten: hara joan nahi bazuen, beste guztia utzita, latina ikasteari gogor ekin beharko zion lehenagotik joandakoen maila lortzeko. Eta horrela, Los Ángeles Ikastetxea utzi, Kontserbatorioa utzi eta latina ikasten jarri zen bete betean kaputxinoen laguntzaz. Semetxoaren poza Anaiarrebek aitortzen dute txikitatik bazuela zerbait berezirik. Urtero joaten omen zen familia osoa San Juanetan Hernanira, hango festak zirenean. Ama Conchak ederki estutzen zuen burua semealaba guztiak apain dotore eramateko bertara. Jose Luisi

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz