BCCCAP00000000000000000001752

12 Konformazio ona Kaputxinoetan, berehala mirestu zuen sakristau lanetan zebilen fraide lego batek: Fray Donato de Torrano , Nafarroako Sakanan den Dorrau herrikoa. Eredu imitagarria iruditu zitzaion denetarako zuen jarrera zintzoarengatik. Tolosako Frai Bernardo organo jotzailearekin ere harreman handia izan zuen, honek gidatzen baitzituen Eskolaniako haurren entsegu gehienak eta bera han zebilen ia hasieratik. Jose Luis oraindik mutil koskor bat zen eta bihurrikeriak egitea gustatu. Frai Bernardo haur kantariekin entsegu egitera prestatzen ari zen batean, harmonium zaharraren laguntza egiteko lekuan esertzera abiatu zenean, Jose Luisi aulkia kentzea otu zitzaion. Fraile gaisoak hartu zuen ipurdikoa deigarria izan zen. Hala ere, altxatu, irribarre amultsuaz begiratu eta ez zion inongo kexurik egin. Jose Luisek orduan bere kolkorako pentsatu zuen: “ Ea noizbait , niri horrelakorik gertatuz gero, era berean erantzuteko gauza naizen ”. Eskolanian, beraiekin ordu gutxiago ematen bazuen ere, zuzendari Aldazko Frai Ignazio ibiltzen zen. Gizon txistezalea eta umore handikoa, Jose Luisek hari eman zion bere burutazioen berri: —Nik Frai Donato bezalakoa izan nahi nuke. —Legoa? Ez, ez, legoa ez. Apaizak behar ditugu. Jose Luisi ondo iruditu eta horretan geratu ziren. Honetan badu haur garaietatik ezaugarri ona: konformazio onekoa da. Kaputxino haien bizimodua erakargarri gertatu zitzaion eta berarentzat horixe nahi zuen. Baina etxean esaten ez omen zen ausartzen. Lehendabiziko aldiz aipatu zuenean, Isidro aitak lasai hartzeko esan zion eta urte betez pentsa zezala erabaki sendorik hartu aurretik. Itxoin egin zuen arren, erabakia gero eta irmoagoa zen. Etxean esatea, ordea, gogor egiten zitzaion. Unanuako Frai Dionisio izan zen etxean berria emateko arduraduna. Gurasoengana joan eta besterik gabe adierazi zien semearen erabakia. Ez zuten oztoporik jarri. Baina berriro pentsatzea nahi zuten: —Jabetzen al haiz zein latza den kaputxinoen bizimodua? Ondo pentsatu al duk?

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz