BCCCAP00000000000000000001752
10 Pastel inglés, parece mierda y lo es Sabeleko gose garaiak ziren Jose Luisen haurtzarokoak. Gogoan du ama negarrez ikusi izana, denontzako nahi bezalako janariak ezin eros zitzakeelako. Ogia eta janari gehienak arrazionatuta zeuden. Horregatik etxeko guztiei goizez banatzen zien amak zegokien ogi pusketa. Eta haurrek normalean berehala jaten zuten. Iñaki anaiak esaten duenez, “ bestela anaiarrebaren batek jateko arriskua baitzegoen ”. Eta familian denak ziren jatun onak. Isidrori lantokiko lagun batek noiz edo noiz txorizo xerra batzuk, eta gazta pusketak, erregalatzen zizkion eta altxor moduan ekartzen zituen etxera. Denon artean jaten zituzten benetako debozioz. Batzuetan Hernanira joaten ziren, familiaren Leokadisti etxeko baratzetik babarrun edo barazki batzuk ekartzera. Amak patrikera moduko poltsa bereziak josi zituen, barruko arroparen azpian ezkutatuta eramateko. Han ekartzen zituzten potaje maitatua egiteko erabiliko ziren lekaleak. Bazuen arriskua. Behin Isidro bera harrapatu zuten Amaran, tranbiatik jaistean, eta, janaria kentzeaz gainera, isuna jarri zioten. Beste batean Joskin anaia Hernaniko autobusean zetorrela, Abastos saileko ikuskatzaileek Aiete parean hura gelditu eta miatzera ziohazela nabaritzean, leihotik behera bota zuen babarrun zakutxoa. Trantzea pasa ondoren, hurrengo geltokian jaitsi, atzera egin, sasien artean zakutxoa bilatu eta oinez itzuli zen etxera. Agian horregatik du Jose Luisek gogoan lekaleak eta berdurak ez zituela maite. Baina inork ez du gogoan inoiz platerean kondarrik utzi zuenik. Jaki bakarra ezin zuen irentsi: sardinak. Kexuan ibiltzen zen bizarrak zituztela eta. Etxean eskasia zegoen arren, ama Conchak fundamentua jartzen zuen. Oso sukaldari onaz gainera, gozogile aparta omen zen. Hark egindako kokozko pastak, katu mihiak, almendrazko galletak… zoragarriak ziren. Baina beti medikuentzat edo kunplitu beharreko jendearentzat izaten ziren. Horrelakorik prestatu beharra egokitzen zen gutxietan, etxekoak han ibiltzen ziren apurrak jaten edo eltzeko kondarrak miliskatzen. Arreba Consueloren ustez, apika horregatik hasiko zen Jose Luis Kaputxinoetara joaten eta, konturatu gabe, etorkizuna
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz