BCCCAP00000000000000000001752

9 Muxu goxo bat bonbardaketaren azpian Bestelako goseak bai, ordea. Musika gosea, esaterako, bazen etxe hartan. Isidrok uste sendoa zuen: pertsona guztiei gutxienez hiru urtetako musika hezkuntza –solfeoa eta tresna baten hastapenak– eskaini behar zitzaiela. Hura oinarrizko heziketa zela iruditzen zitzaion. Horregatik semealaba guztiak Kontserbatoriora bidali zituen eta berak prestatzen zizkien doinu ederren moldaketak elkarrekin kanta arazten zien. Bramsen 15. vals ezagunaren gainean hau egokitu zuen hiru ahotsetan hiru alaba zaharrenentzat: Muxu goxo bat guretzat opa dezu, baina maitasunezkoa dan jakin nahirik gaituzu, bihozberak garenez gu, samurtasunaren zale, maiteño zoragarriaren alde. Bonbolontena sehaska abesti ederra ere alaba gazteenei hiru ahotsetan irakatsi eta hauek elkarte gastronomikoetara joaten ziren, bazkalondoetan abestera, Amparo gazteenak metalezko hiruangelukoa jotzen zuelarik. Jose Luis ere Kontserbatoriora bidali zuen, 1936.ean, agian urte gaizto horrek zerikusia izango du bere ikasbide musikalaren etengabeko zapuzketarekin. Han izan zituen irakasle Robustiano de Lucas, solfeoaren hasieran; Luis Urteaga, solfeoarekin batera harmonia eta konposiziorako gogoak pizten, eta Beltran Pagola pianoan. Jolasean aritzeko gosea ere bazuen Jose Luis haurrak. Behin Kontxako hondartzan jolasean ari zirela, Iñaki anaia eta hainbat lagunekin batera, nonbait ohartarazteko bozinak entzun ez eta konturatzerako gerra hegazkinak gainean zituzten. Lasterka joan ziren Club Naútico aldera, arroketara, han babestuko zirelakoan eta ikusi zuten hegazkin batek nola bota zuen bonba handi bat Hotel Londreskoaren parean. Halako batean, lagunak arroketan utzirik, korrika abiatu zen etxe aldera eta atarian pistola eskuan zegoen Joto milizianoak orruka egin zion: Zer habil hemen, mukitsu halakoa? Segi sotora! Horrela egin eta azpiko zulo hartan sartzean beste anaiarreba gehienekin batera ama ikusi zuen aurrenik, negarrez bere semeengatik oso larrituta: Baina non hintzen, seme? Eta muxu goxo bat eman zion kopetan.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz