BCCCAP00000000000000000001313

FRANTZISKO ONDARRA ALGORRIETA: HARRIBAKOITZA Non dagoen: Lantz hiriko lurretan dago, esan dugun tumulutik 50/100 metrota– ra. A/gorrietako tontorrean sortzen den pagadiaren bazterrean, mendebaletik, malda– txoan. Belarrak eta lurrak estaltzen dute, horrengatik ezin dela jakin haren lodia aitzurra sartu gabe. Goi: 1155 metro itsas mailatik. Koordinatuak: Lonj. 2° 05' 10", lat. 43° 02' 08", Sunbilla-90 mapan. Nolakoa den: (4. irudia) Lurrean luze-luze etzanik dagoen harria da. Luzea 4,10 metrokoa da; zabala 0,60 beitiko aldean edo hasieran, 1,10 m. hasieratik bi metrotara, 0,85 m. handik 2,80 metrotara, eta 0,28 goiko muturrean; lodia ezin esan, lurpean bait dago, baina 0,25 eta gehiago bada, ageri den zatitik igarri daitekeenez. Begira: Etzanik dagoela esan dugu, eta horrela 150 graduetarantz dago, baina ez dugu uste horrek ezer esan nahi duenik. Harri mota: Bertako hare harrizkoa da. Noiz aurkitua: Aspaldi ikusia, datuok hartzen genituela, Algorrieta tumuluare– nak bezala, 1989.i;;o abuztuaren 7.ean. Ez dugu ezagutzen indusketarik. Erantsi behar dugu, amaitu bamo lehenago, mesfidantza izugarriarekin ematen dugula beraren berri. Egia da harribakoitza edo monolitoa dela, baina hainbeste harri puska dago alderdu hauetan! Nola jakin gizonaren lanarekin baduela ikustekorik? Baliteke jakin ahal izatea aitzurra erabilita; hori ordea guk egingo ez dugun gauza da. Hau bera esan nahi dugu Hirumugeta-n, harrespilen eta harkaitzen artean zabal– tzen den belarrez estalitako zelai batean, ageri den monolitoari buruz. Hau ere (5. irudia) luze-luzea etzanik eta lurpean dago gorderik, ezin dela esan beraren lodia. Luzea, berriz, 2,77 metrokoa da, eta zabala 1,20 m. oinarria izan litekeen aldean, 1,00 m. oinarritik 0,50 goragotik hasi eta 1,80 m.raino, goiko aldea puntan bukatzen delarik. Badira harri honetatik hamar bat metrotara zenbait harri lurpean sarturik. Gizo– nak eramandakoak al dira? Indusketa batek esan behar luke zer diren. Bestalde, bai harri hauek eta bai harribakoitzak ez ote lezakete ikustekorik hor eraikiak izan diren harrespilekin? Bibliografia: Ez dugu ezagutzen. BIBLIOGRAFIA APELLANIZ, JuAN MARIA. Corpus de materiales de las culturas prehist6ricas con ceramica de la poblaci6n de cavernas del Pais Vasco meridional. «Munibe», suplemento num. 1, 1973 (Ik. Loiketa eta Lanz 304-305. or.). BARANDIARAN, Jos.E MIGUEL DE. Ei hombre prehist6rico en el Pais Vasco. «Biblioteca de Cultura Vasca», num. 43, Editorial Vasca EKIN. Buenos Aires, 1953 (Ik. Loiketa eta Lans (sic) 227-228. or. N.B. Beste Argitaletxek ere inprimatu du lan hau). EL6SEGUI IRAZUSTA, JEsDs. Catalogo dolmenico del Pais Vasco. «Pirineos», afi.o IX, numeros 28-29-30. Zaragoza, 1953 (Ik. Loiketa eta Lanz 301-302. or.). L6PEZ SELLES, ToMAs. Nuevos hallazgos dolmenicos en Navarra. «Munibe», 1957, 105-112. or. (Ik. Loiketa eta Lanz 112. or.). L6PEZ SELLES, ToMAs. Contribuci6n a un suplemento del «Catalogo dolmenico del Pais Vasco» de jesus Elosegui. «Munibe», 1973, 3-11. or. (Ik. Hirumugetako harrespilak 5-6. or.). ONDARRA, FRANCISCO. Nuevos monumentos megaliticos en Baztan y zonas colindantes. «Principe de Viana», 1975, 403-433. or. (Ik. Loiketa tumulua 422. or., eta Argorrieta (sic Ar-) harrespila). ONDARRA, FRANCISCO. Nuevos monumentos megaliticos en Navarra. «Principe de Viana», 1976, 329-363. or. (Ik. Agiiieta trikuharriak eta tumulua 353-356. or., eta Harriurdiiieta trikuha– rria 339-342). ONDARRA, FRANCISCO. Lantz eta Ultzamako mugetan edestiaurreko oraitarri berriki aurkituak. «Cuadernos de Etnologia y Etnografia de Navarra», 1989, 503-519or. (Ik. Loiketa, Bixur– diiieta eta Xafran trikuharriak, eta Xafran tumulua). 340 [6] 1 _,

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz