BCCCAP00000000000000000001313
LANTZ HIRIKO MENDIETAN EDESTIAURREKO OROITARRI BERRIAK Tuferburu II 110°-etatik. Harri mota: Tuferburu I trikuharriaz esan duguna bera errepikatu behar dugu hemen. Noiz aurkitua: T uferburu I bezala 1989.go otsailaren 18.ean aurkitua da, hura kausitu ondoren aldapa gora abiatu ginelarik. Ez dugu ezagutzen indusketarik. Bibliografia: Ez dugu ezagutzen. ALGORRIETA: TUMULUA Non dagoen: Lantz hiriko lurretan dago, Algorrieta (1165 m.) mendiaren gain– ga~nean ia. Inguru hauetan egin zituen le?en gizonak Algor:-ietako-Lepoko harres_pila, Hirumugeta (Anue/ Baztan/ Lantz) deitu aldeko harrespil eta tumuluak, eta Loiketa aldeko trikuharri eta tumuluak. Hirumugetako harrespilak 60 graduetarantz goratzen dira, Algorrieta gaina 180° etarantz (ego aldera) eta Sugesti gaina 240° etarantz. '\ Zelai txiki-txiki batean, zuhaitzik ez eta belarra ugari. Ardi gorotza tumuluan dagoen zuloan, eta lasterbideak tumuluaren gainetik. Ageri dira, besteak beste, Az– kenatz, Gartzaga / Anddeberri eta Okolin mendi tontorrak. Goi: 1145 bat metro itsas mailatik. Koordinatuak: Lonj. 2° 05' 14", lat. 43° 02' 14", Sunbilla-90 mapan. Nolakoa den: (3. irudia) Tumuluak c. 4,50 du aldez alde eta c. 0,30 goi da. Harri eta lurrezkoa dela ematen du. Zulo txiki bat, ez ordea erdi-erdian, baizik mendeba– lean. Ipar aldetik ezabatuxea dago tumulua. Harri mota: bertako hare harrizkoa da. Noiz aurkitua: Aspaldi ikusia, baina ez genuen daturik hartu 1989. urteko abuztuaren 7. eguna arte. Ez dugu ezagutzen indusketarik. Bibliografia: Ez dugu ezagutzen. [5] 339
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz