BCCCAP00000000000000000001313
LANTZ HIRIKO MENDIETAN EDESTIAURREKO OROITARRI BERRIAK Tuferburu I 165°-etatik. 3. (Lurrean finkaturik, pixka bat makurturik, zizelez landurik ematen du) Goi 0,70 eta gehiago, luze 1,20 maximum eta lodi 0,22. Norantz begira: Hirugarren lauza kontutan harturik batez ere, bere tokian dagoela ematen bait du, baina beste biak ere alde batera utzi gabe, esan daiteke 120°etarantz, edo beharbada 300°etarantz begiratzen zuela. Harri mota: Bertan ematen den hare harriak dira denak, kuartzoa, buztina eta pirita beiraren bat ez zaiela falta. Noiz aurkitua: 1989. urteko otsailaren 18. egunean izan zen aurkitua, larunba– tean. Loiketa VIII trikuharria ikusi eta biderik gabe, pagadian zehar, Sugestiren ego aldeko aldapa eta maldak ikuskatu genituen. Esan dugun trikuharritik ordu erdiko bidea. Jakingarri gerta daitekeena da hurrengo egunean, igandea, nire lagun Luis Millan-ek aurkitu zuela. Indusketarik ezdugu ezagutzen. Bibliografia. Ez dugu ezagutzen. TUFERBURU 11: TRIKUI-IARRIA Non dagoen: Tuferburu I bezala Lantz hiriko lurretan ageri da landaturik, hortik 45 metrotara eta 30°etarantz aitatu dugun bizkarra gora. Orbel eta iratzeak gorde eta ezkutatzen du oroitarria, eta hau ere pagadian dago. Maldatxoan eraikirik, bizkarra hor bukatzen dela. Goi: 970 bat metro itsas mailatik. Koordinatuak: Lonj. 2° 04' 37", lat. 43° 01' 30", Sunbilla deitutako eta 90. zenbakidun mapan. Nolakoa den: (2. irudia) Tumuluak, malda eta biz~arraren bukaeran ipinia, 7,00 bat metro du aldez alde eta 0,40 m. maximum goi beheko aldetik. Zuloa badago, baina ez da erraza esaten beraren neurririk. Harrizkoa dela uste dugu. Tumuluan lauz– pabost lauza daude, bat finakturik, beste bat zutik eta besteak luze-luze sakabanatu– rik. Horien neurriak hauek dira: [3] 337
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz