BCCCAP00000000000000000001313

1, ; -~ , ~ lllti. PIIL ~ ' . " e,14'#-• Lantz hiriko mendietan edestiaurreko oroitarri berriak FRANTZISKO ONDARRA A ldizkari honetan bertan eman ditugu ezagutzera (Cuadernos ..., 54.z. (1989), 503-519) 1988. urteko udan Lantz eta Ultzama arteko mugetan aurkitu geni– tuen oroitarriak. Hurrengo neguan topo egin genuen bi trikuharri berrirekin: Tufer– buru I eta Tuferburu II. Egia esan, ez genituen aurkitu halabeharrez, baizik eta ahalegindu garelako alderdi horietako oihan eta ez oihan, zoko, malda eta zelai, harridi eta soro, dena zapaltzen eta ikuskatzen. Bagenuen aspaldi ikusia beste gauzarik ere herri honetako mendietan: Algorrieta tumulua eta monolitoa eta Hirumugeta monolitoa. Monolitoak direla ez dago duda– rik etimologiaren aldetik, besterik da ea edestiaurreko gizonak mugituak eta erama– nak diren. Lantz herriko lurretara mugatzen garela, aipatuko ditugu orain hemen trikuharri hauek: Harriurdineta, Loiketa VIII eta Xafran; tumuluetan: Xafran, Loiketa Egoal– dekoa eta Lantz; eta harrespiletan A/gorrietako-Lepoa eta Hirumugeta. Gainera, Agineta-n badaude bi trikuharri eta tumulu bat. Ageri denez, lehen gizona gogotik bizi izan da alderdi hauetan, eta baita gure garaikoa ere. Orain berriz, ez dugu aurkitzen zutik ez ardiborda ez artzain etxolarik, denak bertan behera utziak eta eroriak daude. Mugarriak, lekuko mutu, daude zutik Baztan eta Ultzamako mugak seinalatzen dituztela (Ez dugu ikusi mugarririk Anue aldetik). Badago beste mugarririk ere Algorrieta tontorraren mendebaleko maldan, ez dakigula zer markatzen duten, muga belarrak edo. TUFERBURU I: TRIKUHARRIA Non dagoen: (Ik. deseinua) Lantz hiriko lurretan. Abiatu herritik gora, Elzaran erreka eskuin aldetik daukagula, ibili horrela pista on batez baliatzen garela hiru ordu laurden -0,45 min.- eta orain, 860 bat metrotara itsas gainetik, hastenda ezker aldetik traktore bide izan den bat. Tarteka iratzeak estaltzen du, baina ez dago galtzerik hortik ibiliz gero. Ordu laurden bat-0,15 min.- egin ondoren, aurkitzen zara harridi batean, aldapa behera datorren eta bideak igarotzen duen harrikara. Pista zahar hau berehalaxe bukatzen da Sugestilarre-n. Utzi bidea harridiarekin topo egiten dugunean eta joan harrietatik goiti, eta bizpahiru minututan Tuferburu 1 deitu dugun trikuha– rrian gaude. Sugesti mendiaren ego aldeko maldan altxatzen da. Ipini dugun mendi izen hori Lantzkoek erabiltzen dutena da, Ultzamakoek Loiketa esaten dutela, eta «Instituto Geografico y Catastral»ak ere azkeneko izen hau ematen diola eta 1145 m. Hemen dago Lantz eta Ultzamako mendien muga eta honi dagokion mugarria. Berrehun bat metroko desmaila dago dolmena dagoen alderdira Sugesti gainean hasi eta ego alde– rantz hedatzen den harkaitz bizkarra amaitzen denetik, gero ego-ekialderantz jarrai– tzen duela harkaitzik gabe eta pagadi ederra bihurturik bizkar horrek. Aipatu dugun harrikara ez da haundia. Sakan txiki batean biltzen da batez ere, ekialdetik bizkartxo batekin mugatzen duela. Hementxe ikusten da Tuferburu I, edo [1] 335

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz