BCCCAP00000000000000000001312
LANTZETA ULTZAMAKO Nolakoa den (7. irudia): Tumulua 7 bat metrokoa izan liteke eta 0,30 (?) bat goi. Zuhaitzik ez bertan, baina ugari ilarra, otea, iratzea, ahabia eta orbela, azpian leudekeen harriak estaltzen dituztela. Erdian, neurri haueta– koa izan litekeen ganbara: 0,70 goi, 2,00 luze eta ezin esan zabala. Hiru harri, erdian hauek ere, ganbararen alde bat markatzen: 1. (Egoalde-mendebalekoa) 0,30 goi maximum, 0,50 luze maximum eta 0,05 lodi medium. Zutik, hurrengo biak bezala. 2. (Egoalde-mendebalekoa) 0,55 goi maximum, 0,70 luze maximum eta 0,01 lodi minimum ta 0,12 maximum. 3. (Egoalde-mendebalekoa) 0,70 goi maximum, 1,60 luze maximum eta 0,10/0,25 lodi. Hiru lauza hauek kontutan harturik, 2,30 m. luze da alde hau. Norantz begira: 125 ala 305 graduetarantz begira. Harri manta: Bertako hareazkoa. Noiz aurkitua: 1988. urtean, uztailaren 14. egunean. Datuak hartu uz– tailaren 16. eta 18. egunetan. Ez dugu ezagutzen indusketarik. Bibliografia: Ez dugu ezagutzen. XAFRAN: Tumulua Non dagoen: Ezagutzera eman berria den Xafran trikuharriari buruz– koak esan behar dira tumuluaz ere: Lantz hiriko mendietan, etab. Trikuha– rriaren lauzetatik tumuluaren ertzeraino 7 (zazpi) bat m., tumulua egoaldean dagoelarik. Hau ere, bagadia ekialdetik duela eta lehenbiziko edo azkeneko bagoek ukitzen dutela eta beren itzala botatzen. Beraren gainean ilarra da nagusi, iratzerik ez dela sortzen bertan, bai ordea ondo-ondoan. Trikuharria bezala, tumulua ere malda txiki-txiki batean. Goi: 840 bat m. itsasmailatik. Koordinatuak: Lonj. 2° 03' 48", lat. 43° 01' 15", Sunbilla izendun mapan. Nolakoan den: Tumuluak 9,00 m. neurri dezake diametruan, eta 0,80 bat goi maximum da. Erdian badu zulo bat, 2,50 zabal eta 0,50 sakon maximum dena. Lauzarik ez da ageri tumuluan, baina bai bera ukitzen izan den txabola edo antzekoren batean. Hor lau lauza ikus daitezke: 1. (Luze-luze dago) 1,50 luze maximum, 0,85 zabal maximum eta 0,10 lodi medium. Denak daude luze-luze etzanik. 2. 1,30 luze maximum, 0,85 zabal maximum eta 0,10 lodi medium (0,15 zentimetrotaraino). Luze-luze etzanik. 3. 0,90 luze, 0,35 zabal eta 0,08 lodi medium. Luze-luze etzanik. 4. 0,88 luze maximum, 0,60 zabal maximum eta 0,10 lodi medium. Luze-luze etzanik. Oharpena: Tumuluaren ondo eta aldamenean lauza horiek ikusi arren, ez gara ausartzen oroitarri hau trikuharria dela baieztatzera. Xafran trikuha– rria bertan dagoelarik eta lauzarik falta zaiolarik, ezin dugu esan hortik ekarriak ez zirenik izan aipatu ditugun 4 harri edo lauza horiek. [7] Norantz begira: Ezin esan. Harri mota: Bertako hareazkoa. Noiz aurkitua: 1988. urtean, uztailaren 14. egunean. lruetako-Xelai alde- 509
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz