BCCCAP00000000000000000001312

FRANCISCO ONDARRA ageri da (urriaren 31.a). Giltzurrin-Harrie 360 graduetarantz dago eta 868,5 metrodun gaina 30°-etarantz, bertan. Bixurdiiieta 1-i buruzkoak begiratu han. Goi: 860 bat m. itsasmailatik. Koordinatuak: Lonj. 2° 03' 46", lat. 43° 01' 23". Sunbilla izeneko mapan. Nolakoa den (6. irudia): Tumuluaren diametrua 7 bat metroduna izan daiteke, eta 0,20 (?) goi tumulua bera. Harriak ez daude trinko, goroldioz jantzirik ageri dira eta orbelaren azpitik sortzen. Badago baga gazterik bertan. Ezin esan ganbararen neurriak etab. Bi lauza ikusten dira tumuluaren erdian, honelakoak: 1. (Egoaldekoa) 0,85 m. goi maximum, 1,80 luze eta 0,08 lodi medium. Bi zatitan dago partiturik, biak barrurantz makurturik, baina 2.garren lauza edo harria ukitu gabe: 1. puska 0,45 luze da, eta 2.a 1,35 m. luze. Barrurantz eta alborantz makurturik biak. 2. (Iparraldekoa) 0,55 goi maximum, 0,55 luze maximum eta 0,14 lodi medium. «In situ» egon daiteke, baina koloka egiten du, bultzatzen bazaio indarrarekin. 3. harri bat badago eta bukatu gabeko errotarri bat da: 1,10 m. diame- truan eta 0,13/0,15 lodi. Luze-Luze dago etzanik. Norantz begira: Ekialderantz begiratzen dagoela esan daiteke. Harri mota: Bertako hareazkoa. Noiz aurkitua: 1988. urtean, uztailaren 2. egunean ikusi genuen lehenen– goz, baina ez genuen daturik hartu, trikuharria ote zen dudatan ginelako. Berriz ikusia askotan, horietako batean Luis Millan eta Arantza Lizarralde– rekin. Datuak hartu urriaren 8.ean eta azaroaren 13. eta 18.etan. Ez dugu ezagutzen indusketarik. Bibliografia: Ez dugu ezagutzen. XAFRAN: Trikuharria Non dagoen (7. irudia): Lantz hiriko mendietan, Ultzama eta Lantz arteko hurbilen dagoen mugarria 40 bat metrotara ageri dela, 310 gradueta– rantz, eta muga bera gertuago dagoelarik trikuharriaren erdiko lauza edo harrietatik. Bagadi eder batean soil txiki bat: 50 m. zabal eta gehiago luze den bago arteko soila. Trikuharriaren ondoan, honen ekialdetik eta hori ukitzen duela, hasten edo bukatzen bagadia. Aipatu soilean ilarrak, otea, belarra eta iratzea ugari, eta megalitoan orbela eta ahabiarik ere bai. Aldapa txiki-txiki batean, ia ordekan.. Bixurdiiieta aldetik bide bat ailegatzen da Xafran trikuharria dagoen soilera, eta hemendik Iruetako-Xelai izeneko lepora doa, 842,10 metrodun lepora. Xafrango soiletik Arraitz herria 220 graduetarantz ageri da; Lamizu– lo harzuloa (liburuetan Abauntz esaten diotena) dagoen mendixka edo mu– noa, 240°-etarantz eta Alkotz herria, 250°-etarantz. Goi: 840 bat m. itasmailatik. Koordinatuak: Lonj. 2° 03' 48", lat. 43° 01' 15", Sunbilla izena daraman mapan. 508 [6)

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz