BCCCAP00000000000000000001312
LANTZETA ULTZAMAKO 1. 2,85 m. luze maximum, 1,40 zabal maximum, ageri den zatia, eta 0,20/0,25 lodi medium. Luze-luze etzanik zuloan eta tumulu harrietan. 2. 1,55 luze maximum, 1,00 zabal maximum eta 0,10/0,15 lodi medium. Zuloan luze-luze etzanik. 3. 1,05 luze, 0,67 zabal maximum eta 0,27 lodi. Tumuluaren ekialde eta iparralde-ekialdeko ertzean luze-luze ezarririk. Norantz begira: Ezin esan. Harri mota: Bertako hareazkoa. Noiz aurkitua: 1988. urtean, uztailaren 2.ean. Datuak hartu uztailaren 4. eta 9. egunetan, eta azaroaren 13. eta 18.etan. Ez dugu ezagutzen indusketa– rik, baina guztiz apurtua dago. Bibliografia: Ez dugu ezagutzen. BIXURDINETA I: Trikuharria Non dagoen: Ultzama ibarrean, bertako herririk hurbilena Arraitz dela– rik. Loiketa VIII trikuharritik maldan behera goazela Lantzeta Ultzamako mugarriz mugarri, topatzen dugu oroitarri hau. Bagadian landatua; eta hemendik mendebalerantz eta iparralde-mendebalerantz zelai bat zabaltzen: zelai eta lepo, mendebaletik 868,5 metroko gaintxoak mugatzen duela (Ik. gehiago hurrengo monumentuan). Lantz-Ulzama arteko mugarri bat 50 bat metrotara, 100 graduetarantz; «ISILIEKO ZIZA BARRUTIA» hitzekin metalezko oholtxo bat baga batean josirik 20 metrotara 200 graduetarantz. Horren antzeko beste oholtxo batzutan «COTO PRIVADO DE HON– GOS» ipini dute ultzamarrek aurtengo udan (1988. urtean). Trikuharria mugatik 20 bat metrotara egon daiteke. Orbela erruz, dena estaltzen duela. Goi: 860 bat m. itsasmailatik. Koordinatuak: Lonj. 2° 03' 53", lat. 43° 01' 20", Sunbilla izeneko mapan. Nolakoa den (5. irudia): Tumuluak 11 bat m. diametruan eta 0,80 goi maximum. Harrizko tumulua, orain arte ezagutzera eman ditugunena beza– la; eta harriak trinko. Horren ixkina batean baga haundi bat, eta erdian ganbara bat neurri hauek izan ditzakeena: 0,60 goi, 1,70 luze eta 0,80 zabal. Ganbaran bi lauza zutik, eta lauza puskatu zatiak izan daitezkeen harri gehiago ere bai: 1. 0,50 goi, 0,75 luze eta 0,10/0,15 lodi. Zutik bere tokian. 2. 0,60 goi, 0,55, luze eta 0,05/0,15 lodi. Bere tokian zutik. Norantz begira: 110 graduetarantz begira egon daiteke. Harri mota: Bertako hareazkoa. Noiz aurkitua: 1988. urtean, ekainaren 22.ean. Datuak hartu hilabete horren 27.ean eta azaroaren 13.ean. Ez dugu ezagutzen indusketarik. Bibliografia: Ez dugu ezagutzen. BIXURDINETA 11: Trikuharria Non dagoen: Aurrekoa bezala ibar eta herriari dagokionez. Bixurdineta I izenekotik 140 bat metrotara 290 graduetarantz. Bagadi gazte batean. Bago– en hostoa gehien bat eroririk dagoelarik, Ultzama Benta 355 graduetarantz [5] 507
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz