BCCCAP00000000000000000001312
FRANCISCO ONDARRA LOIKETA VII: Trikuharria Non dagoen: Aurreko biak bezala. Loiketa VI trikuharritik 30 bat me– trotara, 130 graduetarantz eta 5 bat metro goitiago itsasmailatik. Bagadi ederra, baina bagarik ez tulumuan. Goroldioa eta orbela ugari; buruko axal eta ihi bakan batzuk. Pixka bat gorago bi bat txabola izan dira, eta goitiago errotarri bat dago, erdiko zuloa hasirik. Goi: 900 bat m. itsasmailatik. Koordinatuak: Konj. 2° 04' 06", lat. 43° 01' 52", Sunbilla deitu mapan. Nolakoa den (3. irudia): 7 bat metroko diametrua duen eta 0,35 goi den tumulu batean 4 lauza edo harri ageri dira. Harrizko tumulua, baina harriak ez daude trinko. Erdiko zuloa ezin esan nolakoa zen, eta bertan lauza hauek: 1. (Ekialde eta iparralde-ekialdekoa) 0,50 goi, 1,25 luze eta 0,10 lodi medium. Barrurantz oso makurturik, ia bigarren lauza ukitzen duela. 2. (Iparralde eta iparralde-mendebalekoa) 0,40 goi maximum, 0,55 luze maximum eta 0,05/0,07 lodi medium. «In situ» dago, zut-zutik. 3. (Mendebal eta egoalde-mendebalekoa) 1,40 luze maximum, 0,90 zabal maximum eta 0,12/0,20 lodi. Tumulu gainean luze-luze. 4. (Iparralde eta iparralde-mendebalekoa) 1,10 luze maximum, 0,35 zabal ..""'-•· maximum eta 0,15 lodi medium. Luze-luze tumulu gainean. Norantz begira: 160 ala 340 graduetarantz. Harri mota: ·Bertako hareazkoa. Noiz aurkitua: Aurrekoa bezala, 1988. urtean, abuztuaren 8.ean. Egia esan, hau ikusi genuen bestea baino lehenago, maldan behera bait gentozen. Datuak hartu abuztuaren 10. eta 13. egunetan, eta azaroaren 20.ean. Ez dugu ezagutzen indusketarik. Bibliografia: Ez dugu ezagutzen. LOIKETA VIII: Trikuharria Non dagoen: Lantz hiriko mendietan. Belateko Ama Birjina-tik Lantz alderantz doan pista Lantz eta Ultzama arteko mugarrietara ailegatzen denean. Zelai bat dago hor, bagoz betea. Loiketa tontorrerantz hasten bagara, maldan gora, lehenbiziko mugarria aurkituko dugu 80 bat metrotara, ekialde eta iparralde-ekialderantz. Lantz hiriko lurrak 30 bat metrotara hasten dira, iparraldetik. Santio bidea markatzeko, berriki (1988. urteko azaroan) ipini dituzten plastikoak 6 bat metrotara daude trikuharriaren tumulutik, ekialdetik. Alderdi honetan ugari sortzen dira ihi meheak; eta tumulu barruan orbela frango, iratzeak puska bat estaltzen, ez dela falta baga, buruko axal eta masustarik. Erdiko zuloan ez dago bagarik. Goi: 916 bat m. itsasmailatik. Koordinatuak: Lonj. 2° 04' 05", lat. 43° 01' 26", Sunbilla deitu mapan. Nolakoa den (4. irudia): 12 bat metroko diametrua duen eta 0,70 goi maximum den tumulu batean hiru lauza edo harri ageri dira etzanik. Horren erdian zulo bat neurri hauekin: 6 m. maximum iparralde-ekialdetik egoalde– mendebalerantz, eta 3 m. maximum iparralde-mendebaletik egoalde-ekial– derantz, 0,30 bat sakon delarik. Tumulu eta zuloan lauza hauek: 506 [4]
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz