BCCCAP00000000000000000001312
LANTZETA ULTZAMAKO 3. (Ipar-mendebalekoa) 0,85 goi maximum, 1,37 luze maximum eta 0,08/0,10 lodi medium. Zutienik dagoena da, baina hala ere pixka bat barru– rantz makurturik. 4. (Ipar-mendebalekoa) 0,85 goi maximum, ageri den puska, 1,35 luze maximum eta 0,10 lodi medium. Etzanik 1. lauzaren gainean. 5. (Barruko zolan, luze-luze) 0,10/0,15 lodi izan daiteke, besterik ezin dugula esan. Maluquer de Motes-ek Aznabasterra bataiatzen duen trikuha– rrian ere harlauza omen dago barneko zolan. 6. (Estalki puska edo) 1,10 luze maximum, 0,62 zabal maximum eta 0,10 lodi medium. Ez dago harrietan sarturik, baizik eta horien gainean ia zutik kokaturik. Erraz mugi daiteke 1. eta 3. lauzetatik, horietan dagoela etzanik. Norantz begira: 55 ala 235 graduetarantz. Harri mota: Bertako hareazkoak dira harri guztiak. Noiz aurkitua: 1988. urtean, abuztuaren 10. egunean, Loiketa VI eta Loiketa VII, bi egun aurretik lehenbizikoz ikusiak, berriz ikustera gindoa– zela. Ez dugu indusketarik ezagutzen, baina urre bilatzaileek bisitatua izana da. Datuak hartu genituen aurkitu genuen egunean; baina Giltzurrin-Harrie eta Ultzama Bentari dagozkienak, azaroaren 18. eta 20.etan. Bibliografia: Ez dugu ezagutzen. LOIKETA VI: Trikuharria Non dagoen: Ultzama ibarrean, bertako herririk hurbilena Arraitz dela. Loiketa VI trikuharritik 100 bat metrotara, egoalde-mendebalerantz. Lantz alderantz doan pistatik 25 m.tara tumuluaren hasiera, pista horretatik beste bat abiatzen dela, oroitarri ondo-ondoraino ailegatzeko. Bagadi ederra hor guztian, eta goian aipatu dugun harrikara 15 m.tara. Bi bago tumulu gainean, eta orbela ta goroldioa ugari. Artzai txabola eroriak eta errotarri ta zorroz– tarria]:, lehen esan dugun bezala. Ultzama Benta, 290 graduetarantz; 315°, Giltzurrin-Harrie (943 m.). Goi: 895 bat m. itsasmailatik. Koordinatuak: Lonjitutea 2° 04' 06", latitutea 43° 01' 52", Sunbilla izeneko mapan, 90. zenbakidunean. Nolakoa den (2. irudia): Tumulu baten erdian, bi lauza edo harri. Tumu– lua harrizkoa da, baina harriak ez daude trinko, eta 0,35 bat goi da, 6 bat metrodun diametrua duela. Erdiko zuloak 2 bat metroko diametrua du, 0,30 bat sakon maximum delarik. Bi lauza daude zuloan, honelakoak: 1. Ageri den zatia 1,00 goi da, 0,55 luze lur azalaren ondoan eta 0,15 lodi medium. Erdi zutik erdi barrurantz eta albo batera makurturik. 2. Luze maximum 1,80, zabal maximum 0,75 eta lodi medium 0,25 (0,25/0,23/0,30). Beste lauzaren ondoan dago, eta luze-luze. Norantz begft,a: 70 graduetarantz begira egon zitekeen. Harri mota: Bertako hareazkoak dira harri guztiak. Noiz aurkitua: 1988. urtean, abuztuaren 8.ean. Datuak hartu abuztuaren 13.ean gehienak; Giltzurrin-Harrie eta Ultzama Bentari dagozkienak, be– rriz, azaroaren 18. eta 20.etan. Ez dugu ezagutzen indusketarik. Bibliografia: Ez dugu ezagutzen. [3] 505
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz