BCCCAP00000000000000000001312
FRANCISCO ONDARRA gure aspaldiko asabak; hemendik eramango zituzten erromatarrek euskaldu– nen aberastasunak; hortik egiten zituzten erromesek beren joan-etorriak; hortik zituzten Irunea-Nafarroa eta Baiona-Lapurdik beren harremanak. Eta hemendik joan ziren ihesi Iruneko azken erregearen gudalosteak; he– mendik igaro N apoleonenak eta karlistenak. Gure lan honetan ematen ditugun koordinatuetan luze edo lonjitutea Madrilgo meridianoari dagokiona da, ekialdekoa. Bestalde, koordinatuak aurkitzeko lnstituto Geografico y Catastral-ek egindako mapak erabiltzen ditugu, 1:50.000 neurrikoak. Gailur, lepo, etabarren goia Nafarroako Go– bernuaren mapetatik hartzen da, 1:5.000 neurridunetatik, zehetasun hori ekartzen dutenean. Oroitarria norantz begira dagoen adierazteko, ipar mag– netikoa hartzen dugu oinarritzat. Bukatzeko, esan dezagun zerbait argitara ematen ditugun monumentuei buruz. Baiezta dezakegu horietatik Loiketa VIII bakarrik izan dela leku zelaian eraikia; besteak malda txikietan edo/eta txiki-txikietan. Aipa di– tzagun ere horien inguruetan aurkitzen diren errotarri, zo_rroztarri eta kisu– labea: errotarriak Loiketa V, VI eta VII trikuharrien alderdian eta Bixurdi– neta II izenekoaren ganbaran; zorroztarria, Loiketa VI ondoan; eta kisulabe edo karobia, lruetako-Xelai lepotik egoalde-mendebalerantz, 815 bat m. goi itsasmailatik. Kalabearen aurrez-aurre tumulu bat izan daiteke, eta beste bat lruetako-Xelai-tik Xafran-era doan bidean, ea. 850 m. goi. LOIKETA V: Trikuharria Non dagoen: Ultzama ibarrean, bertako herririk hurbilena Arraitz dela– rik. Belateko Ama Birjinaren ondoko zubia igaro, horrela Aratxuri erreka atzean uzten dugula, eta jarrai Lantz alderantz doan pistatik. Honen ez– kerretik 65 bat metrotara: bagadi ederra eta monumentutik 65 metrotara harrikara bat. Loiketa /-tik 10 minutu honuntz; Loiketa /V-tik 160 m., 70 graduetarantz. Iratzedi txiki bat ondoan, tumuluaren puska bat estaltzen duela; beste bat ipar alderantz, tumulutik 10 metrotara. Tumuluaren gainean goroldio, iratze, ilar, orbel eta masustarik ez da falta. Giltzurrin-Harrie (943 m.), 310 graduetarantz; Ultzama Benta, 280°. Trikuharri honen eta urrengo bien inguruetan artzai txabola eroriak, eta errotarri ta zorroztarririk ere bai. Goi: 905 bat metro itsasmailatik. Koordinatuak: Lonjitutea 2° 04' 07", latitutea 43° 01' 55", Sunbilla izeneko mapan, 90. zenbakidunean. Nolakoa den (1. irudia): Tumulu baten erdian 6 harri edo lauza. Esan daiteke tumuluko harriek ganbara estaltzen zutela lehen. Tumulua harrizkoa da, eta 9 bat metro diametruan ta metro 1 goi maximum. Trikuharriaren ganbara izango zen 1,20 metro goi maximum, 2,30 bat Juze eta 0,80 bat zabal. Ganbara egiten zuten harrietatik sei ageri dira orain, neurri hauekin: 1. (Egoalde-ekialdekoa) 1,20 goi maximum, 2,90 luze maximum eta 0,10/0,15 lodi medium. Etzanik 4. lauzaren gainean. 2. (Egoalde-mendebalekoa) 0,50 goi maximum, 0,80 luze eta 0,20 lodi. Pixka bat barrurantz makurturik. Sarrerako lauza izan daiteke. 504 [2]
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz