BCCCAP00000000000000000001312
Lantz eta Ultzamako mugetan edestiaurreko oroitarri berriki aurkituak FRANCISCO ONDARRA 0 rain ezagutzera ematen ditugun edestiaurreko oroitarriak, bat ez beste guztiak, 1988. urteko udan aurkituak dira eta, lehengo salbuespen berarekin, lrunea eta Baiona arteko bidearen ondoan daude. Gaurregun ezagunagoa da Santio Bidea bezala, hortik joaten bait ziren erromesak Galiziako Santiora, eta horren aldamenean bait dira bi ermita. Bat Ermita– ko-Lepoan zegoen, 1986. urteko abenduaren 6.ean guztiz desegina izan zena. Bestea Aratxuri erreka bazterrean altxatzen da eta Ama Birjinaren ermita da, honekin batera izan zirela komentu eta ospitale bat erromesen laguntzarako. Ermitako-Lepoan, galtzara ondoan, badago harribakoitz, harrespil eta tumulurik. Aratxuri errekan dagoen zubia igaro ondoren, Lantz alderantz doan pistak ezker-eskuin ditu kondaira aurreko monumentuak, eta ez dugu ahaztu behar pista lehengo bide zaharretik doala. Lehenbiziko trikuharriak Tellegi deitu zelaian aurkitzen dira eta Loiketa izena eman zitzaien, Loiketa mendiaren iparralde-mendebaleko maldan landatuak daudelako edo zeude– lako. Horien ezkerretik aldapa gora Lantz-Ultzamako mugetaraino heltzen den pistatik hurbil ageri dira aurkitu berrietako lau: bide horren ezkerretik hiru, eta laugarrena mugarrietara ailegatzean, guztiak Loiketa izenarekin bataiatu ditugunak. Aldapa behera hasten garela eta Lantz-Ultzamako muga jarraitzen dugu– la, ikusten ditugu, bide zaharraren eskuin aldetik orain, Bixurdineta eta Xafran deitzen ditugun hiru trikuharri eta tumulu bat. Sugesti izena ematen diogun fenomenua, berriz, bide honetatik ez dago oso gertu. Alderantziz, Loiketa izeneko tumulua, zenbait urte direla argitaratua, bidea igarotzen zda uste dugun lekuan dago eraikia. Baina bidetik ez hurbil, lehendik ezagunak diren Harriurdineta trikuharria eta Lantz izena daraman tumulua, hura Lanzko oihanetan estalia eta bigarrena Arraitz Bentak esaten zaienen aurrean, horien ekialdetik ikus daitekeen 789 metrodun gainaren ondoan -Instituto Geogrdfico y Catastral delakoaren mapan, 1 :50.000 neurrikoan-. Iruetako-Xelai (842,10 m.) igaro eta gure ezkerrean uzten dugu Ertxeta gaintxoa. Guk Karlisten Trintxera esan genion honi, baina egiazko izena orain ipini duguna da, karlisten trintxera izeneko fenomenuren bat hor dagoelarik. Lantz alderantz segitzen dugula, laster izango dugu begien au– rrean Txorrostarriko-Erreka (hola goian aipatutako mapan), erromatarren garaietako burdin meatzeak aurkitzen direla erreka zulo horretan. Beraz, benetan bide zahar bat dugu hemen. Hemendik ibiltzen ziren [1] 503
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz