BCCCAP00000000000000000001312

FRANCISCO ONDARRA tik gentozela, bagadia orrazten eta arakatzen, trikuharria eta tumulua dau– den soilera heltzean, tumulua ikusi genuen lehenbizi eta gero trikuharria. Ez dugu ezagutzen indusketarik. Datuak hartu uztailaren 16. eta 18. egunetan eta urriaren 31.ean. Bibliografia: Ez dugu ezagutzen. SUGESTI: Trikuharria (?) Non dagoen: Lantz hiriko mendietan. Ultzamarrek Loiketa (1.139,10 m.) eta lanztarrek Sugesti esaten dioten tontorretik ekialderantz. Gailur horren gainean dagoen eta Lantz ta Ultzamako muga seinalatzen duen mugarria ea. 290 graduetarantz finkaturik; eta egoalderantz goazela, 260 bat m.tara den hurrengo mugarria, ea. 250°-etarantz. Sugesti menditik erori diren harriek harrikara haundi bat, luze eta zabal, egin dute haren ekialde-egoaldetik behera doan maldan. Barrikara horretan kokaturik monumentua(?). Baga'" dia ea. 15 m.tara hasten edo amaitzen, iparralde-ekialdetik, ahabiak erruz inguru osoan, eta haritz lodi bat (ea. 3,15 metroko gerriduna) egoaldetik ahabien artean. Zenbait errotarri 15/20 metrotara, horietako bik erdiko zuloa erdi eginik daukatela. Goi: 1.020 bat m. itsasmailatik. Koordinatuak: Lonj. 2° 04' 55", lat. 43° 01' 46", Sunbilla deitu mapan. Nolakoa den (8. irudia): Ez dugu tumulurik ikusten. Ganbara(?) 1,10 bat goi izan liteke, ea. 2,00 luze eta 0,80/0,90 zabal. Horren zola harriz dago betea, aurreko aldeak husturik dagoela ematen duelarik eta hor zeudekeen harriak aterarik. Atzeko aldean harriek goiagoko maila bat egiten dute. Ganbara delako hori harri hauek mamitzen dute: 1. (Egoalde eta egoalde-mendebalekoa) 1,10 m. goi, 2,15 luze (ageri dena) eta 0,60/0,50 lodi. Zutik eta bere tokian dago. 2. (Iparralde eta iparralde-ekialdekoa) 1,40 m. goi, 3,30 luze eta 1,10/1,00 lodi aurrekaldean. Zutik eta bere tokian. 3. (Estalkia edo) 1,40 luze medium, 1,00 zabal medium eta 0,40 lodi medium. Estalkitzat hartzen dugun hau eta 2. lauza edo harritzat eman duguna harri bat bakarra dira, lauza honen hegal antzeko bat delarik estal– kia. Hegal hau ez da irixten 1,. lauzaraino, beraz ez du ganbara osoa estal– tzen. Horrengatik, haren eta 1. lauzaren gainean lauza eta harri gehiago ipini dituzte barrua ongi gordetzeko. Estalki gainean goroldioa ugari, eta ilar ta belar bakanik ere, eta teilatu belarra 'sedum album'. Norantz begira: 110 graduetarantz egon daiteke. Harri mota: Bertako hareazkoa kuartzo puskaren batekin. Noiz aurkitua: 1984. urtean, irailaren 11. ean. Behin baino gehiagotan aipatu dugun harrikara arakatzen ari . ginela errotarri bila, ikusi genuen fenomenu hau. Jakingarria zela iruditu zitzaigun eta bi egun geroago bildu genituen datuak, gero berriz datu gehiago hartzen genuela 1988. urtean, azaroaren 20.ean. Gure lehenengo fitxan «pseudo-trikuharria» ipini genuen, eta holakotzat izan dugu luzaro. Baina gizonak zerbaiterako erabili du: aterbe, gerizpe edo artzai-ahuntzai txabola gisa bat izan zitekeen, bertan lo 510 [8]

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz