.

EDESTIAURREKO OROITARRI BERRIAK NAFARROAN 173 5. deseinua. c. 32 m.tara 300°etarantz. Erlain-go gurutzea 100 bat m.ta – ra 1300etarantz. Erlengo-Harria 45°etarantz; Arburu (931) 180; Zoratxipi (1.064) 330°etarantz. Pagadian dago, baina ez dago pagorik tumuluan, bai ordea honen inguruan. Goroldioa ugari, harriak estaltzen dituela; belar gutxi eta iratzerik ez. Zelaitxo batean eza– rria. Goi: 870 bat m. itsasmailatik. Koordinatuak Sunbilla 90 mapan: Lonjitutea 1° 58' 00', latitutea 43° 03' 20". Nolakoa den: (5. irudia) Zaila da esaten nolakoa den tumulua. Trikuharria ote den ere, ez gaude seguru. Bene– tan izan bada, guztiz dago apurtu eta birrindua. Esango genuke tumulua 0,20 goi dela eta diametruan c. 4,00 m.; harri eta lurrezkoa da. Erdian zulotxo antzeko bat ote? Goi mxm. 0,05, luze 1,50 eta zabal 0,85. Hiru lauza edo harri ageri dira mukuruan, neurri hauekin: 1. (Ipar-ekialdekoa) 0,15 goi mxm., 1,80 luze eta 0,15 lodi mdm. 2. (Ipar-mendebalekoa) 0,06 goi mxm., 0,75 luze eta 0,15 lodi mdm. 3. (Ego-ego/mendebalekoa) 0,10 goi (?) mxm., 1,10 luze eta ezin esan lodia. Egia esan, azkeneko hau zer da eta nola dago? Beharbada, lauza puska edo estalki zatia; eta zutik ala etzanik? Norantz begira: 120/ 300°etarantz egon liteke. Harri mota: Bertan ematen den kare harriak dira denak. Noiz aurkitua: 1989-VIII-23.ean aurkitua. Datuok hartu 1989-XII-2.ean. Ez dugu ezagutzen indusketarik. Bibliografia: Ez dugu ezagutzen. TANTADI: Trikuharria Non dagoen: (5. deseinua) Eratsun eta Saldisa herrien arteko mugan. Joan daiteke Eratsun eta Igoa lotzen dituen pista/bidetik; baita ere Gorostieta lepotik Lertza (1005) mendiaren ipar aldeko maldan barrena, aipatu dugun Igoa eta Eratsun arteko pistara heltzen garela. 901 m.ko gainetik iparralderantz gainez gain ibiltzen garela, c. 10 minututara. Pagadi ederrean, orbelak tumulua eta inguruko lurra estaltzen duela; iratzeren bat ere bai. Goroldioak lauzak gordetzen. Oroitarria eraikirik dagoen bizkar honen bi alderdietako maldetan marmore harrobiak. Monumentua zelaitxo batean landatua, alde guztietatik aldapak dituela. Goi: 860 bat m. itsasmailatik. Koordinatuak Sunbilla 90 mapan: Lonjitutea 1° 54' 27", latitutea 43° 04' 00". Nolakoa den: (6. irudia) Esan daiteke tumuluak 4/5 m. dituela diametruan eta 0,30 (?) goi dela. Bertan ez da age– ri zulorik. Ganbara nolakoa den ezin dugu esan. Lau lauza ikusten dira, neurri hauekin: Foto 4 Zumardena 400-etatik.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz