.

172 FRANCISCO ONDARRA 0 4. deseinua. • I I Nolakoa den: (4. irudia) Tumulurik bai ote? Zenbait harri norbaitek zerbaiterako ipiniak direla ematen dute– nak, harri zakarrak ia denak, leku zelaian ageri direnak. Horien neurriak eta beste hauek dira: 1. 0,90 (?) goi. Barrurantz makurturik. 2. 0,90 (?) goi. Barrurantz makurturik. 3. 0,70 goi. eta 1,10 luze. Zut-zutik "in situ". Foto 3 Artxar 185°-etatik. 4. 0.35 goi mxm. eta 1,00 luze. Zut-zutik "in situ". 5. 0,55 goi mxm. eta 1,05 luze. Zut-zutik "in situ". 6. Zut-zutik "in situ". 7. Zut-zutik "in situ". Beste harririk ere badago, bai zenbatu ditugun hauen barruan eta ondoan, bai urrutiago ere. Ez dugu bat ere garbi ikusten eta trikuharri litekeena bezala begiratzen dugu. Indusketa batek esan behar du. Begira: 340°etarantz -edo 160°etarantz-. Harri mota: Bertako hareazkoa. Noiz aurkitua: Patxi Ripak gutunez eman zigun bera– ren berri 1987-XII-18.ean eta berehalaxe joan ginen ikus– tera, baina ez genuen daturik hartu. 1989. urteko abuz– tuan ezin izan genuen aurkitu iratzearen iratzeagatik, eta urte horretako abenduan iratzea kentzen aritu ginen. Datuak hartu 1990-III-4.ean egin genuen. Bibliografia: Patxi Ripa. Dolmenes ineditos en Ulzama y Basaburua. Gure mendiak, 1987, 48h. or. ak. ZUMARDENA: Trikuharria Non dagoen: (5. deseinua) Urrotz herriko mendietan, Leurtzako idoietatik egoalderantz egiten den lepo-lepoan, ekialdetik Erlengo-Harria (978 m.) eta mendebaletik 903 m.ko gaina dituela. Honuntz ailegatzeko biderik hoberen erosoena Urrotz herrian barrena igotzen den pistaz Mokosoro edo Mugakosorora joan, eta hortik mendebale– rantz abiatu. Bidenabar Mugasoro eta Pitxortzar trikuha– rriak ikusten direla, ordu erdi bateko bidea eginik, lepoan gaude. Labain, Ultzama eta Urrotz ibar/herrietako mendiak markatzen dituen hiru aurpegidun mugarria 9,50 m.tara 225°etarantz; Ultzama eta Urrotz arteko alanbratua 9,80 m.tara; alanbratua igarotzeko pausua 11/12 m.tara 235°etarantz; Urrotz eta Eltzaburu lotzen zituen galtzara

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz