.
170 FRANCISCO ONDARRA Nolakoa den: (1. irudia) Harrizko tumuluak c. 7 m. du diametroan eta 0,45 goi mxm. da ipar-mendebaletik, askoz apalagoa delarik ego-ekialdetik. Beraren ekialdetik haritz lodi bat du ukitzen. Erdiko zulo gisako batek 2,00 m. du zabal ekialdetik mendebalerantz; eta 1,30 m. ipa– rraldetik egoalderantz. Harri bat ageri da "in situ", hone– lakoa: Harri/Lauza. (Egoaldekoa) 0,45 m. goi, 1,45 luze eta 0,10 lodi. Norantz begira: Lauza hori 75°-etarantz dago begira. Harri mota: Bertako hareazkoak dira denak. Noiz aurkitua: Luis Milian-ekin aurkitua 1984-IV- 21.ean. Datuok hartu egun horretan eta 1986-111-22 eta V- 1.etan. Indusketarik ez dugu ezagutzen. Bibliografia: Ez dugu ezagutzen. MEAKAKO-LEPOA: Trikuharria Non dagoen: (2. deseinua) Baztango mendietan, herririk hurbilena Gartzain delarik. Herri honetatik, beraren auzo den Aizano-tik, pista bat igotzen da Ezkaldo (641) eta Urkizte (687) gainen ego aldeko maldetan barrena, eta Bailegiko lepora ailegatzen. Urkizte (687) eta horren ego– aldean goratzen den Kattarri (636) harkaitzaren artean egiten den lepoan. Belai berri baten bazterrean eta horren alanbratuaren ondoan. Alanbratutik behera mal– da bat sortu da, pistarako materiala atera zutelarik leku horretatik. Malda berri horretan behera hareazko harriak ageri dira, bertako harria ez delarik hori, baizik eta "petra silicea ferruginea". Lehen tumulua zegoen tokian, uste dugu badagoela oraindik hareazko harririk lur azpian. Goi: 600 bat m. itsasmailatik. Koordinatuak Luzaide 91 mapan: Lonjitutea 2° 10' 59", latitutea 43° 06' 25". Nolakoa den: (2. irudia) Lehen tumulua zegoen tokian hiru lauza daude etzanik, eta beste bi haietako 3.enetik 10 bat m.tara 1200etarantz, hauek ere luze-luze. Horien neurriak hauek dira: 1. Luze mxm. 1,70, sabai mxm. 1,20 eta lodi mxm. 0,20. 2. Luze mxm. 2,00, ezin esan zabala, aurrekoaren azpian dagoelarik puska bat, eta lodi mxm. 0,20 (eta 0,25eraino ere). 3. Luze mxm. 1,45, zabal mxm. 0,85 eta lodi mxm. 0,20 (eta 0,25eraino ere). 4. Luze mxm. 1,50, lodi 0,20 bat (eta 0,25eraino). 5. Luze mxm. 1,40, lodi 0,20 bat (eta 0,25eraino). Harri mota: Bertan-bertango ez den hareazkoa. Noiz aurkitua: Gure fitxetan data hau aurkitzen dugu: 1971-X-16. Eman genuen beraren berri Principe de Viana aldizkarian -Ik. Bibliografia hemen bertan beiti-. Aipa– tu ditugun fitxa horietan ipini genuen zaila zela tumuru– rik bazegoen esaten, baina 11 bat m. izan zitekeela dia– metroan eta harri gehiago ageri zela ipar-sartaldetik. To– mas L6pez Sellesekin ibili ginen ikusten 1975. urtean eta haren ustez ez zen trikuharria. Gu arrez gero sinestaturik gaude bazela, eta orain belai berrian luze-luze dauden lauza lodiak lehen lurrean sarturik eta frinkaturik zeude- 0 2. deseinua. ~,J~ 5~ ,T~ .J ~ \ 0 nak direla, eta maldan behera ageri diren hareazko harri puskak tumulua osatzen zutenak direla. Ez dugu ezagu– tzen indusketarik. Bibliografia: Francisco Ondarra. NueYos monumentos megaliticos en Baztan y zonas colindantes. Principe de Viana, 140-141. zenbakiak, 1975, 403-433. or.k. Ik. 427. or.; NueYos monumentos megaliticos en NaYarra. Principe de Viana, 144-145. or.k. Ik. 362. or. GEREZIAIN: Trikuharria Non dagoen: (3. deseinua) Anue ibarreko oihanetan. Aritzu herritik Zuriain (1408 m.) alderantz doan pista zabaletik hurbil. Utzi bide hori 1,30 ibili ondoren oinez eta abiatu Burdindogi (1.241) alderantz doan bidetik, egin 110 bat m. eta hortxe dago bidearen ezker aldetik 14 bat m.tara. Utzi dugun pista nagusia 35 bat m.tara ageri da 3300 etarantz. Lantz hiriaren aldetik ere etor daiteke oiha– nez oihan 1,30 egin ondoren. Zuriain mendia 400etarantz ikusten da; Egide (1238) 800etarantz eta 1153 m.dun gaina 3400-etarantz. Pagadi eder batean landatua dago, pago gazte-gazteak ere sortzen direla inguruan. Goroldioak harri guztiak estaltzen, eta orbelak tarteak betetzen. Iratzeren bat gertu xamar tumulutik, pago abar ihartuak tumuluko harrien gainean. Maldatxo batean eraikirik dago, eta lepo zabal batean. Goi: 1.005 bat metro itsasmailatik, gutxi gora behera. Koordinatuak Sunbilla 90 mapan: Lonjitutea 2° 06' 15", latitutea 43° 00' 26". Nol11koa den: (3. irudia) Harrizko tumulu borobil batean lauza bat ageri da landatua. Tumulua 9 m. zabal eta 0,70 mxm. goi da. Erdiko zuloa 0,40 sakon da, zabale– ra esaten zaila delarik, eta bertan pago bat izan da. Ezin esan ganbara nolakoa zen, lauza bat bakarrik dago-ta.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz