.
168 FRANCISCO ONDARRA Oroitarri hauek Baztan haranean eta honen ondokoe– tan izan dira aurkituak. Badira beroietan trikuharriak. tumuluak, harribakoitz edo zutarriak eta harrespil bat. Trikuharrietan badugu dudarik, eta horregatik horietako batean "trikuharri litekeena" diogu -Ik. Artxar-, eta beste batean -Ik. Zumardena- ipini genezake "daitekee– na" eta ez "dena". Tumuluak eta zutarriak. berriz, egiaz– koak diren ala ez jakiteko indusketa egitea da biderik seguruena. Hemen argitaratzen ditugun deseinuetan lehendik eza– gunak ziren monumentuak ere landatzen ditugu eta ezer aldatu gabe ematen, esan nahi dugu, autoreak gauza bat trikuharri bezala argitaratu bazuen. guk ere horrela jar– tzen dugula eta ez tumulu bezala, guk orain egingo genu– keen arauera, etab. Gure beste lanetan bezala, hemen ere Madrilgo meri– dianoa hartzen dugu oinarritzat lonjitutea adierazteko, hau ekialdekoa delarik. Koordinatuak finkatzeko Instituto Geografico y Catastral;en mapak erabiltzen ditugu: 1:50.000 neurridunak. Aizpulun trikuharriari dagokion deseinua tajutzeko Nafarroako Gobernuaren mapa erabili dugu: 1: 10.000 neurriduna. Laburdura hauek erabiltzen ditugu: c. "circa", E. "Ego– aldea" I. "Iparraldea", I.M. "Ipar Magnetikoa", SA. "Sar– taldea", SO. "Sortaldea", mdm. "medium", mnm. "mini– mum" eta mxm. "maximum". Honako oroitarri hauen berri ematen da lan honetan: A Trikuharriak 1. Aizpulun; 2. Meakako-Lepoa; 3. Gereziain; 4. Artxar (?); 5. Zumardena; 6. Tantadi. 1. deseinua. B. Tumuluak 1. Hartsu-Zelai; 2. Larrazu; 3. Golbaia; 4. Axexuluta. C. Harribakoitz/Zutarriak 1. Gorramendi; 2. Gereztegi; 3. Basabar; 4. Lerate II; 5. Katillegi; 6. Bagazelai; 7. Aratxuri; 8. Loiketa. D. Harrespilak 1. Etene. A TRIKUHARRIAK AIZPULUN: Trikuharria Non dagoen: (1. deseinua) Baztan izeneko haran eta udalerrian, herririk gertuena Erratzu delarik. Erratzu eta Arizkungo bordek osatzen duten liiarbegi auzoan. Erra– tzuko auzo den liiarbildik 1,25 bat minututan oinez triku– harriraino hel daiteke. Otondoko-Borda egoalderantz dago. Zelaigune txiki batean, haritz bakan eta zahar ba– tzuen ipar aldean. Aznabasterra trikuharria (liiarbegin Atsubazterra esan digute) 4/5 minututara 285°etarantz: Lamizilo trikuharria 220; Burga (872) 270. Iratzea ugari alderdi horretan, eta mendiko maldatik datorren harridia hementxe amaitzen. Antza mendiaren maldetan zeuden lauza harrobietarako bide zaharra 15. bat m.tara ezkerretik. Goi: 660 bat m. itsasmailatik. Koordinatuak Luzaide 91 mapan: Lonjitutea 2° 15' 22", latitutea 43° 08' 17".
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz