.
182 FRANCISCO ONDARRA Baliteke horiek guziak edo horietatik zenbait lehen zutik egotea. Baina hori indusketa batek esan behar du. Badago beste harririk bai inguruan eta bai barruan. Bes– talde, erdi aldeko zuloan ageri den harririk haundiena, karezkoa dela esan duguna, 0,95 m. luze da. Norantz begira: Karezko harri/lauza hori kontutan har– turik, esan dezakegu 160 edo 340"etarantz begira dagoela. Baina hau ere indusketak erabaki behar du. Harri mota: Bertako harria hareazkoa da, kuartzo txu– rizko zainak dituena. Baina ganbarak egon behar zuen lekuan dauden harririk nabarmenenak, 1 eta 2 bataiatu ditugunak, karezkoak dira. Kare harria ez da bertakoa, harri mota hori aurkitzeko kilometro erdi bat edo gehia– go ibili behar delarik. Noiz aurkitua: 1990. urteko martxoaren 10.ean. Hamai– ka aldiz igaroak gara alderdi horretatik, baina oraingo bidetik eta ez buru horren gainetik. Datuak hartu urte horretako martxoaren 19. eta apirilaren 7. egunetan. Ez dugu ezagutzen indusketarik. Bibliografia: Ez dugu ezagutzen. ERASKlNA 1990. urteko uztailean ikusi ditugu Orbaizetako Fabrika aldean harrespil bat eta bi harribakoitz. Yosu Cabodevi– lla Lusarreta-k aurkituak dira, eta berak erakutsi zizki– gun. Denak koordinatu hauetan daude Luzaide 91 mapan: lonjitutea 2. 0 27'00", latitutea 43. 0 02' 20. Urkulu mendiaren ego aldeko maldan, c. 1250 m. goi, Arpegitik Arnostegira goazela. Otsoarrisko-Zelaia da alderdi horren izena. Harrespilaren beitiko aldean harria ageri da. Diame– troan 6 bat metroduna da, eta 8 harri haundi ditu ingu– ruan, batzuk barrurantz makurturik eta beste batzuk kanporantz. Bertako karezko harriak. Harribakoitz izan . daitezkeenak hortik Arnostegirantz goazela ageri dira. Biak kare harrizkoak dira. Lehenbizi– koa 3 bat m. da luze eta lur azpian erdi estalirik dago; hurrengoa 1,80 bat m. luze da eta lau alderdiduna da.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz