.

EDESTIAURREKO OROITARRI BERRIAK NAFARROAN 181 D. HARRESPILAK ETENE: Harrespila Non dagoen: (7. deseinua) Donamaria herriko mendie– tan, herririk hurbilenak Donamaria eta Ultzama haraneko Alkotz eta Arraitz direla. Donamaria eta Ultzama arteko mugarria 9 m.tara 140°etarantz. Ultzamako dermioa 4/5 m.tara hasten da tumulu/harrespilaren bazterretik. Bide zahar bat dago oroitarria ukitzen duela ego aldetik Eztul– korte (1.066) gainaren sartaldean - altxatzen den gailur (1.028) baten gain-gainean. Guk dakigunez, Etene du ize– na tontor honek. Zuhaitzik gertuenak c. 100 m.tara dau– de, ipar aldetik, pagadi ederra hasten dela hor. Belarra eta ilarra ugari; ote multzo txiki bakar bat ere sortzen dela. Burdin gurutze bat aldamenean, eta monumentua– ren ixkina batean zurezko hesola gisako bat zutik, bertan ehiza debeku oholtxo bat frinkaturik. Begiratoki galanta da alderdi hau. Leku honetara ailegatzeko, hartu Belateko Benterren hasten den bidea eta Putzute barrena 1,10 ordutako ibi– laldi baten ondoren oroitarrian gaude. Goi: 928 m. Koordinatuak Sunbilla 90 mapan: Lonj. 2° OI' 10", !at. 43° 03' 27". Nolakoa den: (15. irudia) Tumuludun harrespila edo beharbada harrespildun tumulua. Ezin dugu esan boro– bila ala eliptikoa den. Ganbara bera ere erdian dagoen ala ez, ezin dugu esan. Lur eta harrizkoa dela ematen duen tumulua 5,50 m.koa izan daiteke eta 0,40 goi. Erdi aldean badago zulo eta ganbara itxura bat, baina nola– koa den edo zen ez da erraza guretako esaten. Ganbara delakoa edo zitekeena markatzen duten zenbait harri, guk 1 eta 2 bezala seinalatzen ditugunak, kare harriz– koak dira, ageri diren beste guzi-guziak eta alderdi horre- Foto 5 Etene 2200-etatik. ~ j I-.M. 'o'I i, IZI ~ ~ '\340• ~ 5 ~~ i (111' ~,1 _o ~\ ~o- fl ~ ~ ' ~ ~ -c;:::r 4 ~o D .2 tl'\· ' 15. irudia. Etene. tan sortzen eta ematen den berezko harria kuartzo txu– rizko zaindun hareazkoa delarik. Inguruan dauden harrietan haundienak honako hauek dira: 3. (Ego aldean) 1,65 m. luze da eta etzanik dago. 4. (Sortalde eta Sortalde/Egoaldean) 1,20 luze eta etza- nik. 5. (Ipar eta Sortaldean) 1,20 luze eta etzanik. 6. (Ipar eta Sartalde/Iparraldean) 0,82 luze eta etzanik. 7. (Sartalde eta Ipar/Sartaldean) 1,00 luze eta etzanik.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz