.
180 FRANCISCO ONDARRA 9. deseinua. Bibliografia: Franc. Ondarra. Nuevos monumentos mega– liticos en Navarra 111. Trrabajos de Arqueologia Navarra, 7. Iruftea, 1988. Ik. 132. or. BAGAZELAI: Harribakoitza Non dagoen: (9. deseinua) Anue ibarreko mendietan, Baztan eta Lantz hirikoak hurbil daudela. Pagadia 50 m.tara l lOOetarantz. Sagardegiko-Lepora doan lasterbidea– ren ondoan eta horren ezker aldetik. Belarra, ilarra eta iratzea sortzen da hemen egiten den zelaitxoan. Okolin– go-Lepoa ipar alderantz: Saioa (1.418) 600etarantz. Artzai txabola bat c. 150 m.tara 2()()<>etarantz aldapa behera. Horruntz joateko biderik egokiena Belatetik Saioara– koa, edo Artesiagatik Belaterakoa. Goi: 1.140 bat m. itsasmailatik. Koordinatuak Sunbilla 90 mapan: Lonjitutea 2° 07' 05", latitutea 43° 02' 28". Nolakoa den: (12. irudia) Zutik dago, baina sartalde eta egoalde-sartalderantz makurturik, eta ipar alderantz pix– ka bat biraturik. Ematen du haziendek leundua dagoela. Neurri hauetakoa da: 1,30 goi; zabal, 0,40 puskarik luzee– nean, baina 0,30 goian eta puntan bukatzen; lodi, 0,25 lodi mdm., 0,10 goian eta puntan bukatzen. Begira: Zut-zutik zegoenean, beharbada egoalde-sartal– derantz begiratzen zuen. Harri mota: Kareharri magnesikoa izan daiteke, holako harri kozkorrik badagoela aldamenean. Inguru horretan ageri den berezko harria arbela da, eta badago ere kuar– tzo zuri zaindun hareazkoa. Harri mota: Inguru horretan ageri den berezko harria arbela eta kuartzo zuriko zainak dituen hareazkoa dira. Harribakoitza zer harri motaz dagoen egina ez dakigu esaten. Bibliografia: Ez dugu ezagutzen. ARATXURI: Harribakoitza Non dagoen: (9. deseinua) Baztango mendietan, herririk gertuena Almandoz dela. Aratxuriko-Errekaren ondoan eta horren eskuin aldean, errekatik 10 bat m.tara; beste alde– tik lehen errotari bat zegoela eta norbaitek zenbait urte direla eramana izan dela. Pagadi ederra. Pista bat aile– gatzen leku honetaraino: Belateko portuan hasten dena eta Ermitako-Lepoan barrena Aratxurira joaten dena. Ermitako-Lepotik 20 bat minutuko bidea. Goi: 980 bat m. itsasmailatik. Koordinatuak Sunbilla 90 mapan: Lonjitutea 2° 05' 30", latitutea 43° 02' 48". Nolakoa den: (13. irudia) Etzanik dagoen harri bat, neurri hauek dituela: 3,75 luze, 1,00 zabal mxm. erdi aldean, ipar eta ego aldeetako muturretan 0,50 zabal dela; 0,40 lodi mdm., ipar aldeko muturrean 0,25 eta ego aldekoan 0,35 delarik. Begira: Iparralde edo egoalderantz dago begira. Harri mota: Bertako hareazkoa. Noiz aurkitua: Maiz ikusia, baina datuok 1984-VIII- 13.ean hartuak. Ez dugu ezagutzen indusketarik. Bibliografia: Ez dugu ezagutzen. LOIKETA: Harribakoitza Non dagoen: (9. deseinua) Ultzama ibarreko oihanetan, herririk hurbilena Arraitz delarik. Loiketa 111 trikuharria– ren ondoan sartaldetik, biek elkar ukitzen dutela. Pinudi -"alerce" motakoa- baten barruan, baina ia bazterrean, 20/25 m.tara pinudiaren aldamenetik doan bidetik. Ehun metro gehiago ibili eta Loiketa IV aurkitzen da, pista horren ondoan eta zuhaitz horiek amaitzen diren lekuan. Horruntz joateko, ailegatu Belateko ermitara, igaro Aratxuriko zubia eta jarrai Lantz hiriko mugetarantz era– maten duen pistatik, utzi pista hori eta ibili bigarren pinudiaren gaineko aldetik hedatzen den bidetik. Goi: 855 bat m. itsasmailatik. Koordinatuak Sunbilla 90 mapan: Lonjitutea 2° 04' 02", latitutea 43° 01' 54". Nolakoa den: (14. irudia) Luze-luze etzanik, luzera osoan lurpean suntsiturik, mutur bat guztiz estalirik dagoela, ageri dena ere goroldio eta pinu orratzek erdi gordetzen dutela. Hiru m. eta gehiago duen harria; beiti– ko -maldatxo batean dago- muturrak m. l zabal eta gero 0,90/0,80 eta ezin esan, lur pean bait dago; lodia ezin esan, baina 0,30 lodi badela esan dezakegu. Ematen du bi puskatan zatitua dagoela. Norantz begira: 1600etarantz dago. Harri mota: Bertako hareazko harria. Noiz aurkituta: Esan daiteke 1989. urteko udan aurki– tua dela, eta datuok urte horretako abuztuaren 2.ean har– tuak dira. Bibliografia: Ez dugu ezagutzen.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz