.
EDESTIAURREKO OROITARRI BERRIAK NAFARROAN 179 LERATE 11: Harribakoitza Non dagoen: (6. deseinua) Baztanen, herririk gertuena Lekaroz dela. Lerate I izeneko trikuharriaren parean, Arakandik Beltzuri alderantz abiatzen den bide/pistaren beitiko aldetik, pista horretatik metro batera. Zuhaitzik ez, iratzea, otea, etab. sortzen da. Biderik egokiena Lekaroztik harrobietarako pistatik; edo bestela Arraioztik, Askape-Otsondo errepidetik: Xun· bilketako-Lepora ailegatzean utzi errepidea eta hartu Ara– kango pista. Goi: 765. m. itsasmailatik, Lerate I eta Lerate II triku– harriak bezala ia, bi bat m. beitiago. Koordinatuak Bidasoko Bera 65 mapan: Lonjitutea 2° 07' 25", latitutea 43° 10' 10". Apellaniz-ek ematen ditue– nak dira. 1 Nolakoa den: (10. irudia) Etzanik dagoen harri bat da: 4,05 luze, 0,90 zabal mxm. eta 0,60 lodi mxm. Bertan sor– tzen eta malda leun bat egiten duen harkaitzean kokatua dago, mutur bat pista ondoan daukala eta bestea hortik aldentzen dela. Begira: 100°etarantz dago. Harri mota: Bertako hareazkoa. Noiz aurkitua: Aspaldi geneukan ikusia, 1974. urtetik edo. Orduan pentsatu genuen Lerate II trikuharritik eka– rria zela, trikuharri hori birrindu zutenean. Lehenago ez nintzen ohartu harribakoitzarekin. Bada-ezpada argita– ratzen dugu. Indusketarik ez dugu ezagutzen. Bibliografia: Ez dugu ezagutzen. Trikuharriei buruz ik. J. M. Apellaniz. Corpus de materiales... Munibe, Eraskina, 1973, 325. or. KATILLEGI: Harribakoitza Non dagoen: (9. deseinua) Baztanen, herririk hurbilena Berroeta delarik. Ziga herriaren gainean altxatzen den Abartan (1.099) eta Saioa (1.418) arteko mendi lerroan dagoen Katillegi (1.108) gailurrean, 8 bat m. beitiago gai– naren gaina baino eta gain horretatik 240°etarantz, 75 bat m.tara. Zutarria dagoen lekutik ez da ikusten Abartan ez Uztarketa (1.050-1.043) ez Gorospilgo-Lepoa; ikusten dira Aurrizti (1.174), Saioa, Okoro, Adi, Okolin, Anddeberri/ Gartzaga, Azkenatz, etab. Horruntz ailegatzeko, har daiteke Abartango bidea eta baita Artesiaga aldetik ere abia daiteke. Goi: 1.100 bat m. itsasmailatik. Koordinatuak Sunbilla 90 mapan: Lonjitutea 2° 07' 25", latitutea 43° 04' 23". Nolakoa den: (11. irudia) Hareazko harri bat da eta zut-zutik dago bera bezalako harrietan frinkaturik. Sor– talde ta sartalderantz ematen duten alderdi edo aurpe– giak mehe samarrak dira, eta iparralde ta egoalderantz daudenak zabalak. Neurri hauetakoa da: 2,70 goi mxm.; zabal, berriz, metro erdi bat gora 1,80 m. da, metro t'erdi bat gora 1,50 m. eta goiko muturrean 0,90 bat m.; eta lodi, azkenik, 0,60 mdm. ta 0,80 mxm., beitiko muturrean puntan eta zorrotz bukatzen dela ego aldetik eta goiti– koan zorrotz ipar aldetik. Harri mota: Bertako hareazkoa. Begira: Aurpegi meheak hartzen baditugu kontutan, sortalde ala sartalderantz dago begira: 85° ala 265°etarantz; alderdi zabalak 175°-355°etarantz daude. Noiz aurkitua: Askotan ikusia, 1984-VII-17.ean erabaki genuen, zutarria izan zitekeela 0 ta, datuok hartzea. Indus– ketarik ez dugu ezagutzen. Foto 1 Lerate II 160"-etatik.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz