.

EDESTIAURREKO OROITARRI BERRIAK NAFARROAN 177 Nolakoa den: (8. irudia) Belarrez estalitako zulotxo batean etzanik dago. Lau aurpegidun harri bat da, alde bakoitza 0,40 bat m. zabal dela, eta luze 3,30 m. da. Begira: 330"etarantz. Harri mota: Bertako hareazkoa. N.B. Badago beste harribakoitzik buru honetan. Hauek aipatuko ditugu: Gereztegi 11. C.T.N.E.-ko alanbratutik 30 bat m.tara. Luze-luze etzanik, mutur bat lurpean duela. 2,05 luze. Hareazkoa. Gereztegi 111. C.T.N.E.-tik sortalderantz 100 eta gehia– go m.tara. Harri gainean etzanik. Harri denak hareaz– koak. 3,90 luze eta zabal samarra. Gereztegi IV. Aurrekotik 4/5 m.tara, etzanik lur eta harri gainean. Harriak hareazkoak. Luze 3,00 m. Gereztegi V. C.T.N.E.-tik 100 bat m.tara egoalderantz; eraikuntza eta horren inguruan hedatzen den alanbratura daraman errepidea 30 bat m.tara ezker aldetik. Zati bat belar eta lurpean gorderik. Etzanik. Ageri den puska 3,10 luze da. Harezkoa. Begira 130"etarantz. Lehenbiziko eta azkenekoa dira ikusgarrienak. Noiz aurkituak. Hauetako baten berri ematen du Club Deportivo Navarra-k, baina ez dakigu zein den hori. Guk lehenbizi ikusia Gereztegi II deitzen duguna da, eta 1984. urteko uztailaren 3.ean izan zen, Arantza Lizarral– de eta Luis Millan-ekin batean. Geroago, Luis Millanek jakin arazi zigun berak beste bat ikusi zuela, baina ez dakigu zein; baina uste dugu guk Gereztegi I bataiatzen duguna izango zela. Datuok hartu genituen 1990. urteko apirilaren 29.ean, bat ez beste guztiak egun horretan iku– si genituelarik lehenbiziko aldiz. Indusketarik ez dugu ezagutzen. Bibliografia: Club Deportivo Navarra. rutas montaneras • III BAZTAN · 1. Liburu horren 184. orrialdean hau ira– kurtzen dugu: "Ante la fachada del edificio podemos Foto 7 Gereztegi 230°-etatik. contemplar un magnifico monolito tumbado sobre la hierba". C.T.N.E. da "edificio" hori. BASABAR: Harribakoitza Non dagoen: (1. deseinua) Baztango mendietan, herririk hurbilenak Elbetea eta Elizondo direla. Basabarko-Lepotik 160 bat m.tara 300"etarantz, Burga (872) bidean. Argi zutabe bat 25 m.tara 95°etarantz. Harrizko zola duen aldapatxo batean etzanik. Pagadia ez dago urruti. Belar– borda bat belaia eta guzti lepo-lepoan eta ardiborda bat bi belairekin Burgarantz. Ailegatzeko, hartu Elizondon Beartzungo errepidea eta gero igo Basabar alderantz, eta lepora heltzean jo ezker aldera. Harribakoitzetik gertu Burga trikuharria, maldan gora goazela. Goi: 700 bat m. itsasmailatik. Koordinatuak Luzaide 91 mapan: Lonjitutea 2° 14' 15", latitutea 43° 07' 43". Nolakoa den: (9. irudia) Harri zolaren gainean luze– luze etzanik dagoen harri puska bat da, neurri hauek dituena: 3,35 m. luze da; zabal, 1,20/ 1,10/ 1,05/ 0,90/ 0,75 puntaren gaineko aldean eta 0,90 puntaren azpiko aldean; lodi, 0,50 m. neurtu daitekeen muturrean, beste guztia ezin dela neurtu lur azpian gorderik dagoelako. Irudian 2 zenbakia daraman harria bertan sortzen da, eta han ikusten diren hiru puskek pentsatzen dugu lehen harkaitz bat egiten zutela. Badago beste puskarik harri– bakoitzaren beste aldetik. Begira: Alderik hertsiena 250°etarantz dago. Harri mota; Bertako hareazkoa. Noiz aurkitua: Ez dugu dudarik egiten lehenago ere ikusia geneukala, baina ez ginen horretaz bat ere oroi– tzen 1986-111-22.ean ikusi genuenean. Datuok hartuak 1986-III-29 eta 1986-V-l. egunetan. Ez dugu ezagutzen indusketarik. Bibliografia: Ez dugu ezagutzen.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz