.
176 FRANCISCO ONDARRA C. HARRIBAKOITZ/ZUTARRIAK GORRAMENDI: Harribakoitza Non dagoen: (8. deseinua) Baztango mendietan, herririk hurbilenak Amaiur, Arizkun eta Erratzu direla. Gorramen– diko tontorrera (1.081) doan errepidearen ondoan ezke– rretik. Gorramendi eta Gereztegi/Otanarte (1.079) arteko lepoa (1.037) igaro eta bertan, lepoaren goia duela gutxi gora behera oroitarria dagoen lekuak. Maldan, lepoaren goia duela gutxi gora behera oroitarria dagoen lekuak. Maldan, eta ihitegi batean. Gereztegi 25°etarantz; Gorra– makil (1.090) 40; lparla (1.048) 70; Autza (1.306) l70"etarantz. Horruntz joateko biderik hobena Otsondoko portutik Gorramendira eramaten duen errepidea da. Goi: 1.040 bat m. itsasmailatik. Koordinatuak Amaiur/Maya del Baztan 66 mapan: Lon– jitutea 2° 14' 38", latitutea 43° 12' 33". Nolakoa den: (7. irudia) Zutik dagoen harria, oinarria lurpean frinkaturik duela. Goi 1,80; zabal mdm. 1,30 eta zorrotz goiko muturrean; lodi mxm. 0,30 eta c. 0,15 mdm. Beste harribakoitz txiki-txiki bat, baina deskribatu dugu– naren antza baduena, ageri da ihitegi horretan bertan. Begira: 10/190"etarantz. Harri mota: Bertako hareazkoa. Noiz aurkitua. Horren berri rutas montaiieras Baztan 1 izeneko liburuan ikusten dugu, bai aurreko azalean eta Foto 6 Gorramendi 25()<>-etatik. bai 4. orrialdean. Guk lehen aldiz ikusia 1984. urteko uztailaren 3.ean Arantza Lizarralde eta Luis Milian adis– kideekin. Datuok hartu 1990. urteko apirilaren 29.ean. Ez dugu ezagutzen indusketarik. Gorramendi tontorrean egin ziren eraikuntza lanek eta orduan mogitu/aldatu ziren lurrek izango dute ikustekorik monumentuarekin? Bibliografia: Club Deportivo Navarra. rutas montaiieras - 111, BAZTAN - I. Ik. aurreko azala eta 4. orrialdea. GEREZTEGI: Harribakoitzak Non dauden: (8. deseinua) Baztango mendietan, herririk gertuenak Amaiur, Arizkun eta Erratzu direla. Gorramendi (1.081) eta Gorramakil (1.090) artean· altxatzen den Gerez– tegi/Otanarte (1.079) gailurrean, sortalde, egoalde eta sar– talderantz ia zelai diren maldak hedatzen direla. Bela– rrak dena estaltzen eta han-hemenka harkaitz sakabana– tuak belar gainean edo lur azpitik burua azaltzen. C.T.N.E. delako alanbratutik sortalderantz c. 100 m.tara. Goramakil 50"etarantz; lparla (1.048) 90; C.T.N.E. 270; Gorramendi 240"etarantz. Biderik hobena Otsondotik Gorramendira daraman errepidea. Goi: c. 1.079 m. itsasmailatik. Koordinatuak Amaiur/Maya del Baztan 66 mapan hauek dira, baina kontuan edukiz Gereztegi tontorrarenak ema– ten ditugula: Lonjitutea 2° 14' 46", latitutea 43° 12' 52".
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz