.

EDESTIAURREKO OROITARRI BERRIAK NAFARROAN 175 horietako bi mukuruaren erdia izan litekeenean eta beste zenbait tumuruaren bazterra izan daitekeenean. Haun– diena 0,35 goi da, 0,70 luze eta 0,10 lodi batez beste. Harri mota: Bertako hareazkoa. Noiz aurkitua: lfiaki Gazteluk 1985.ean aurkitua. Datuok hartu 1989-XI-28 eta 1990-1-23.etan. Ez dugu eza– gutzen indusketarik. Bibliografia: Ez dugu ezagutzen. GOLBAIA: Tumulua Non dagoen: (7. deseinua) Donamaria herriko oihane– tan, Belatetik hurbil samar. Pista zahar bat, Belateko Benterretik datorrena, 35 bat m.tara 1800etarantz. Zerrite– gi bat pista horren beste aldetik, tumulutik 60 bat m.tara 2100etarantz. Pagadi eder-ederra, lurra kare harriz betea dagoelarik. Goroldioak dena estaltzen: harriak eta lurra. Harrien -0,45 m. goi diren harrien- artean zabaltzen den zelaigunean. Golbaia (916) ll5°etarantz; Putzute (1047) 240; Larraz– mendi (1.082) 290; Garmendi (1.050) 335. Karramiztegi (928) eta Telefo~ikakoa (980) ez ditugu ikusten. Horruntz joateko biderik erosoena Belateko Benterren hasten den bidea da, eta Donamariako mendi/oihanetara doana. Benterretik 0,40 minututan ailega daiteke tumulu– ra. Goi: 840 bat m. itsasmailatik. Koordinatuak Sunbilla 90 mapan: Lonjitutea 2° 02' 35", latitutea 43° 03' 34". Nolakoa den: Ematen du lurrezkoa dela, harri bakanen bat -bi harri elkarren ondoan- ikusi dugula. Den-dena goroldioak gordetzen, ez harri ez lur ageri dela. Buztina ematen du dela. Ez da ageri zulorik ez lauzarik. Elipti– koa izan daiteke, neurri hauekin: 3,00 m. 70-2500 arda– tzean, eta 2,80 m. 120-3000 ardatzean, 0,55 bat goi mxm. delarik erdi-erdian. 7. deseinua. Harri mota: Bertako karezkoa. Noiz aurkitua: 1989. urtean aurkitua eta datuok hartu 1989-XII-7.ean. Ez dugu ezagutzen indusketarik. Bibliografia: Ez dugu ezagutzen. AXEXULUTA: Tumulua Non dagoen: (5. deseinua) Labain herriko mendietan. Gorostietako-Lepoa eta Zoratxipi (1.064) mendiaren artean dagoen gailur (1.016) baten ego-sartaldeko maldan. Oroi– tarritik ego-sartalderantz lepo bat eta hor ehiztari ater– pea, eta bertara ailegatzen pista bat Gorostietako-Lepotik eta beste bat Orokieta aldetik Labain alderantz. Zuhaitzik ez dago, belarra eta ilarra ugari tumuluan eta inguruan. Ekaitza IO"etarantz; Mendaur 20; 1.016 m.duna 70; Ai– tzarbil (1.057) -Sunbilla 90 mapan Luyaundi- 165; Ireber 260; Iruflarri 290. Honuntz etortzeko biderik hoberena Gorostietako-Lepotik: pistaz aipatu dugun leporaino edo gainez gain lepo ortaraino. Goi: 970 bat m. itsasmailatik. Koordinatuak Sunbilla 90 mapan: Lonjitutea 1° 56' 25", latitutea 43° 03' 55'. Nolakoa den: Tumuluak 8 bat m. du diametroan eta 0,60 goi da. Ez da ikusten erdiko zulorik, ez eta lauzarik ere. Esango genuke lurrezkoa dela, zenbait harri agertzen direla belar eta ilarraren azpitik, batez ere mukuru bazter aldean: harrespila edo tumulu harrespilduna ote? Harri mota: Bertako harezkoa. Noiz aurkitua: 1989-IX-6.ean aurkitua da, On Migel Alberrorekin Gorostieta aldetik joan ginelarik. Datuok hartu, berriz, 1989-IX-7.ean, Belatetik abiatu ginelarik. Ez dugu ezagutzen indusketarik. Bibliografia: Ez dugu ezagutzen.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz