.

174 FRANCISCO ONDARRA 0 6. deseinua. 1. (Iparraldekoa) 0,80 goi mxm., 1,20 luze, ageri dena, eta 0,10 lodi mdm. 2. (Mendebalekoa) 0,72 goi mxm., 060 zabal lur mailan eta 0,10 lodi mdm. 3. (Egoaldekoa) 0,50 goi, ezin esan luzea eta 0,10 lodi mdm. 4. (Estalkia izan daiteke eta bi puskatan zatitua dago) 2,00 luze eta 1,65 zabal. Norantz begira: 1lO"etarantz. Harri mota: Bertako karezkoa. Noiz aurkitua: Patxi Ripa eta Petete Sarobe-k aurkitua, eta bigarrenak Tomas Lopez Selles-i ezagutzera emana 1975-11-24.ean. Datuok guk hartuak 1989-XII-28.ean, On Migel Alberrorekin ailegaturik. Indusketarik ez dugu eza– gutzen. Bibliografia: Patxi Ripa. Cronica sobre dolmenes. Gure Mendiak, 76. zenb., 1988. urteko ekaina, 97 h. or., lruiiea. B. TUMULUAK HARTSU-ZELAI: Tumulua Non dagoen: (6. deseinua) Aria errekaren ezker aldetik 100 bat metrotara. Erreka hau Maistruzarrenborda aldetik dator eta ezker-eskuin Unboto (802) eta Ezkitz (c. 835) ditu, beitiago Ernauteneko-Bordaren ondotik doala. Harri– di baten ondoan, hor zelai bat egiten dela: zelai eta sakan txiki-txiki bat. Beitiko bordatik bide bat hemendik gora oroitarriaren sartaldetik, 7 bat metrotara. pagoak bakan inguruan, horietako bat tumulua ukitzen dagoela sartaldetik. Iratzea erruz inguruan eta monumentuaren zuloan ere bai, eta goroldioa ere ugari harrietan eta pagoetan. Unboto 290"etarantz; Ezkitz 20"etarantz; Ernau· teneko-Borda egoalderantz. Borda hau Elizondokoa da. Leku horretara joateko biderik hoberena Elizondotik Bagordirakoa da, eta Bagorditik aipatu dugun bordarako pista hartu gero. Goi: 540 bat m. itsasmailatik. Koordinatuak Bidasoko Bera 65 mapan: Lonjitutea 2° 09' 25", latitutea 43° 10' 37". Nolakoa den: Tumulua 8 bat m. da diametruan eta me– tro bat goi da ipar aldetik. Ez da ageri lauzarik frinkatu– rik, bakarrik lauza (?) puskaren bat erdiko zuloaren barruan neurri hauekin: 0,75 luze, 0,75 zabal eta 0,05 lodi batez beste. Badago beste bat ere horren antzekoa, biak luze-luze daudelarik. Erdiko zuloa bi bat metro da dia– metruan eta metro bat goi mxm. Beharbada zuloa zerri– tegi edo zerbait izana da. Harri mota: Bertako hareazkoa. Noiz aurkitua: 1983-XII-26. urtean aurkitua da eta datuak 1984-1-5.ean bilduak dira. Bi urte eta gehiago iga– ro ondoren, Ernauteneko-Bordan izan ginen 1986-111- 16.ean lekuaren izena jakiteko asmoarekin. Etxekoan· dreak, besteak beste, interesgarri dela uste dugun gauza bat esan zigun alderdi horri buruz. Bera etxe horretan sortua da eta amak esanda daki "behor bat ferratue pasatzen bazen Hartsu-Zelaitik, kaja bat urre agertiko zela". Amatxik eta "erraiten zuten hori (tumulua ote?) gerrako gauza zela". Berriki, 1990-1-3.ean Ernauteneko etxekoandrearen izebekin mintzatu gara Elizondon - hauek ere borda hartan jaioak- eta gauza bera konta– tzen dute. Amak eta esaten omen zuten badagoela Har– tsu-Zelai-n (hola batek, besteak berriz "Hartxu-Xelai") "urrezko kaja bat zaldiek ferraikin agertzeko gisan". Bes– talde, Aria errekatik goiti eta beiti karlistak eta liberalak ibiliak omen ziren: haiek goitik behera eta besteak beitik gora, eta jendeak asko sufritu omen zuen. Ez dugu ezagutzen indusketarik. Bibliografia: Ez dugu ezagutzen. LARRAZU: Tumulua Non dagoen: (6. deseinua) Baztanen, herririk hurbilena Arraioz delarik. Bi pistaren artean: bat Arakan-a darama– na eta bestea Larrazu (745) mendiaren eskuin alderantz, lehen lauza harrobiak izan ziren lekura, doana. Bi pista horien ondoan ardiborda bana. Eta belarborda bat, belai ez guzti, 255°etarantz. Zuhaitzik ez dago; iratzea ugari, oterik ez falta. Harridi bat hedatzen da ipar eta mende· baletik ia tumuluraino. Malda txiki batean kokaturik age– ri da. Goian aipatu dugun Arakana doan bidea 20 m.tara dago 300"etarantz, eta bestea 30 mtara 200"etarantz, bi pistak biltzen diren gunea 50 bat m.tara 230"etarantz. Larrazu (745) 50"etarantz dago; Ziga herria 180; Xunbilke– tako-Lepoa 260; Mendaur 270; Arregi (638) 285; Aiako– Harria 320"etarantz. Honuntz ailegatzeko biderik hoberena Askape-tik Otsondo-ra doana da, Legate mendiaren gibcktik/sartal· detik ipar alderantz. Xunbilketako-Lepoan hartu Arakango bidea edo pista. Goi: 630 bat m. itsasmailatik. Koordinatuak Sunbilla 90 mapan: Lonjitutea 2° 06' 40", latitutea 43° 09' 34". Nolakoa den: Tumulua 7,00 m. izan daiteke diametruan eta 0,70 goi ego-sartaldetik, apal-apala delarik ipar-sortal– detik. Ez dago erdiko zulorik. Zenbait harri frinkaturik:

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz